2021-01-25


BARATZA

Ostiralean LH5/6.mailakoekin egurrezko lorontzi handi bat margotzen aritu ginen. Oso polita gelditu da.
Lan bikaina egin duzue!ZORIONAK!!!!





 

2021-01-20


 



SAN SEBASTIAN EGUNA 2021



Aurten ere San Sebastian eguna ospatzeko, danborra jo dugu. EDERKI PASATU DUGU!!!

2020-12-22

2020-12-17

 



ARROA IRRATIA: 1. IRRATSAIOA



Ilusio handiz egin dugu lehen irratsaioa. Espero dugu zuen gustukoa izana. Lehenengo eguneko urduritasun eta zailtasunak gaindituta, emanaldi bikaina eskaini dizuegu.

GORA ARROA IRRATIA!

1. IRRATSAIOA

2020-12-09

 TXITA PROIEKTUA

 

 

Txita proiektua

 

Arroako eskolan haur hezkuntzakoek “Baserriko animaliak” proiektua lantzen ari garenez, 4 eta 5 urteko gelan azaroaren 10ean inkubagailua jarri genuen martxan. Bertan ernaldutako hamabi arrautza sartu genituen. Haurrek egunero, 18 egunetan arrautzei, poliki-poliki buelta ematen aritu dira (azkenengo hiru egunetan ez baitira mugitu behar). Bestalde, tenperatura eta hezetasuna zaintzen arduratu dira, ondoren paperean erregistratzeko.

 

Lehenengo egunean bideo bat ikusi zuten txiten enbrioi garapena nolakoa den ikusteko. Arrakasta handia izan zuen bideoak eta, egunez egun, arrautzaren barruan zer gertatzen den ikasi dute.

Argazkiak atera eta egunero haur batek idatzi du zer gertatzen den arrautza barruan. Horrela, pixkanaka, txita proiektu izeneko liburuxka osatzen joan dira.

 

21 egun behar dira txitak jaiotzeko eta azaroaren 30ean, astelehenean, jaio behar ziren, baino, eskerrak inkubagailua etxera eraman genuela, badaezpada, zeren txita bat igandean jaio zen eta beste bat astelehenean goizaldean. A ze poza haurrak eskolara iritsi zirenean eta bi txita ikusi zituztenean!!! Ze emozioa!!! Ondoren, egunean zehar, beste bost txita jaiotzen ikusi zituzten. Denak horiak eta azkena, haurrak etxera joan zirenean, beltza. A ze sorpresa hartu zuten hurrengo egunean txita beltza ikusi zutenean!

 

Oso esperientzia hunkigarria eta ederra izan da eta umeen partehartzea eta inplikazioa bikaina. Zuzenean biziz ikasi dute prozesu osoa nola den, zer jaten duten…, azken finean, errespetuz nola zaindu behar diren…

 

 

 

 













 



 2020 EUSKARALDIA

Aurtengo euskaraldiari amaiera emateko, patioan elkartu gara abesti batzuk entzun eta dantzatzeko.

PRIMERAN PASATU DUGU!