2019-02-07

Matematika 3.zikloan

3.zikloan, matematikako saioan, gorputz geometrikoak lantzen ibili garenez, eskulan batzuk egin ditugu lastoak erabiliz. Ze gustura ibili garen!
https://photos.app.goo.gl/j71Q2815tuzesw6Q6

2019-02-04

Santa Ageda

Gaur, Otsailak 4, Santa Ageda ospatu dugu eskolan. Goizean goiztik baserriz baserri hasi eta ondoren auzoan abestu ditugu koplak, eguraldia lagun izan dugularik.
santa ageda argazkiak

Urola ibaiaren dokumentala

Aurreko ostiralean, Urtarrilaren 18an, Lehen Hezkuntzako ikasleek Urola ibaiaren dokumentala ikusi eta bere egileei galderak egiteko aukera izan zuten.