Mostrando entradas con la etiqueta IRTEERAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IRTEERAK. Mostrar todas las entradas

2018-12-03



Urriaren 18 eta 19an Sarrian izan ginen LHko ikasleak. Bertan hainbat ekintza egin genituen: altxorraren bila jolastu ginen, herria ezagutu genuen, errota eta ezti-museoa ere ikusi genituen,  Gorbeiako Parke Naturalean ere ibili ginen... Nahiz eta eguraldi ona ez egin, primeran pasa genuen!!!
Ea hurrengo urtean ere horrela pasatzen dugun!!

2018-06-27

DONIBANE LOHITZUNE


DONIBANE LOHITZUNE

"Emazu Eskua" proiektuak mugaz-gaineko eskolen arteko trukaketak bultzatzen ditu.
       Proiektu honek helburu desberdinak ditu: euskararen erabilera sustatu, ikasle eta irakasle artean harreman berriak sortu eta proiektu bat elkarrekin eraman (kultura, hizkuntza, natura,...)

       Arroako eskola Donibane Lohitzuneko Urdazuri eskolakoekin harremanetan jarri zen. Email bitartez hainbat gutun idatzi ondoren, maiatzak 29an, Donibanera irteera egin genuen, elkar ezagutzeko eta harreman berriak sortzeko. Primerako eguna pasa genuen, paisaia politak ikusi, lagun berriak egin, beti ere euskararen erabilera bultzatuz.



2017-05-29

Lastur



LASTUR
Arroako eta Oikiako LHko  ikasleak Lasturko aterpetxera joan ginen gaua pasatzera , 2017ko Apirilaren 5 eta 6an.

Hasteko, bi taldetan banatu ginen ekintzak egiteko: LH1,2eta 3  eta LH4, 5 eta 6.

Goizean zehar hainbat ekintza egin genituen eta frontoian  bazkaldu genuen Oikiako lagunekin batera.

Ondoren txirlotan jokatzen ikasi genuen eta, primeran pasatu genuen!

Zazpiak aldera logelak ikustera joan ginen eta dena antolatu ondoren, afaltzera jaitsi ginen.

Afal ostean, disko festa egin genuen: mozorrotu egin ginen, aurpegia margotu, dantzatu eta abestu .

Disko festa amaitu eta logeletara igo ginen. Logeletan hamabiak aldera arte jolasten aritu ginen.

Goizean jaiki, jantzi eta gosaltzera joan ginen. Gosaldu eta ekintzak egin  genituen: zaharrenak “lehen gizakiaren tailerra” eta gazteenak, berriz, “xomorrolandia”.

Tailerrak amaitu ondoren aterpetxean bazkaldu genuen. Bazkaldu ostean txirlotan jokatu eta hirurak aldera autobusean etxera itzuli ginen.

Oso esperientzia polita izan zen. Denok primeran moldatu ginen eta gauza asko ikasi genituen.

PRIMERAN PASATU GENUEN!!!!!!

2017-03-29




2017ko otsailaren 3an goizeko bederatzietan Santa Ageda bezpera ospatzeko elkartu ginen. Hasieran baserriz-baserri ibili ginen eta auzoan amaitu genuen. Abesten gelditzen ginen lekuetan janaria eta dirua ematen ziguten. Sabela beterik itzuli ginen etxera edo jangelara. Gero, bazkaldu nahi ez!
Eguraldi ederra izan genuen, eguzkitsua, nahiz eta haize pittin bat ibili.
Bikain pasatu genuen!
Datorren urtean ere saiatuko gara errepikatzen.

2012-11-19

GASTEIZERA IRTEERA

Urriaren 18an Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Gasteizera joan ginen, gurekin batera Oikia eskolako LH ikasleak etorri ziren. Hiri berdean, "Siervas de Jesus" kalean dagoen  Natur Zientzia museoa ikusi genuen: anbarra nola sortzen den, dinosaurio batzuen arrautza eta hezurrak, fosilak etab. ikusi genituen. Gero, hamaiketakoa Andre
Maria zuriaren Plazan jan genuen. Jarraian, denbora genuenez, Plaza Berrian, Dato kalean eta Txillida plazan ibili ginen. Bazkaritara, Lakua Bizkarran dagoen parkera joan ginen. Bertaraino hurbiltzeko tranbia hartu genuen. Tranbian estu, estu joan arren, merezi izan zuen: parkea txundigarria zen! Galeoi pirata itzela, tobogan altuak, tirolina luzea... zeuden. Gustura ibili ginen jolasean. 15:30ean Arroara bueltatzeko autobusa hartu genuen. Orduak azkar igaro ziren eta egun polita pasa genuen.

2011-12-23

DONOSTIARA IRTEERA

Urriaren 21 goizean Kutxa Espaziora joan ginen eta han tailer bat egin genuen; uraren gaia landu genuen esperimentuak eginez. Hau amaitutakoan Planetariumera joan ginen eta pelíkula bat ikusi genuen (planetei buruzkoa). Oso polita izan zen.

Ondoren, bazkaldu egin genuen bertako esperimentuekin jolas eginez eta gero, autobusa hartu eta txuri urdinera joan ginen patinatzera.

Jende asko erori eta ipurdiko minarekin joan zen etxera!

Egun ederra pasa genuen, errepikatu beharrekoa!!!