2023-06-21

 6.MAILAKOEN AGURRA

Gaur, 6.mailakoei agur bero bat eskeine diegu bertso bat abestuz. Bertan duzue bertsoa.

ONDO PASA OPORRAK ETA GOZATU ETAPA BERRIAZ!!




Gure eskolako gazteak

hemen gaude azken egunez

zuei agur esateko

gure asmorik onenez

zenbat urte elkarrekin

beti aurrera eginez

onean zein txarrean

elkar babestuaz zinez

denon bihotzak beteta

milaka oroitzapenez

baina heldu da garaia

agur esateko berez

ibilbide berri hontan

jarraitu aurrera pozez

besarkada ta muxu bat

irakasle denon partez                    

                                                           -Doinua: Habanera (X.Lete)




No hay comentarios: