2021-12-22



 OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Gaurkoan, Olentzero eta Mari Domingi gure eskolara etorri dira. Beraiekin hitz egin, kanta batzuk abestu eta eskutitza emateko aukera izan dugu. Ederki pasa dugu. Gaurko ekitaldia ikusi nahi baduzue klikatu bideoaren gainean.

JAI ZORIONTSUAK PASA ETA URTE BERRI ON !!!




2021-12-20

 THE CAT SAT ON THE MAT

HH 4-5 urtekoekin The cat sat on the mat gaia landu dugu. Honen bidez, animaliak ikasteko aukera izan dugu. Gaiari amaiera emateko antzerki bat egin dugu. Zoragarri egin duzue!!ZORIONAK!!



2021-12-13

 EUSKARA EGUNA

Aurreko ostiralean ``NAZIOARTEKO EUSKARA EGUNA´´ ospatu genuen. Horretarako hainbat ekintza egin genituen. Ederki pasa genuen!!!. Argazkiak ikusteko klikatu bideoan.




LHkoen irteera

 

Arantzazura irteera


Urriaren 7 eta 8an Arantzazura joan ginen LHko ikasleak gure tutoreekin. Bertan bi egun eder igaro genituen giro eta leku paregabean.  Hainbat ekintza egin genituen eta asko ikasi genuen.

Dagoeneko datorren ikasturteko irteerarako gogo handiz gaude! 





2021-12-12


SAGAR BIZKOTXOA


Joan den ostiralean, 4 eta 5 urteko haurrek sagar bizkotxo goxo bat prestatu zuten. Arratsaldean, 2 eta 3 urteko haurrekin batera, dastatu zuten.

 ON EGINNNN!!!






2021-12-09

 THREE BILLY GOATS

LH1 eta LH2 koek ``Three Billy Goats´´ antzerkia antzeztu dute. Lan bikaina egin duzue!!ZORIONAK!! Antzerkia ikusteko klikatu bideoan.




2021-11-08

 

BARATZA

Baratza martxan jartzeko, aurreko ikasturtean Euskal Herriko hazien saretikan Diego etorri zen. Diegoren eta gurasoen laguntzarekin baratzako bankalak egin genituen.


Neguan, letxugak, baratxuria, ilarrak, eskarolak, jenjibrea, piper txorizeroa, porruak, kalabaza eta sendabelarrrak landatu genituen.



Udaberrien pepinoak,porruak,piperrak,tomatiak,artuak...landatu genituen.Udan guraso eta ikasleen artean taldeak sortu genituen eta txandaka etorri ginen baratza zaintzera. Lan asko egin eta gero uzta jaso dugu.


Garbiketa lanak ere egin ditugu baratzean eta laister hazi berriak landatuko ditugu.


Eskerrik asko guraso eta ikaslei baratza zaintzeagaitik!!!


LH5/6.mailakoak












2021-06-23

HH 2-3 Irteera Orio

 Ekainak 15 iritsi eta poz-pozik joan ginen Oriora, hondartza ondoko parkera. Autobusean kantari joan ginen eskolako 4-5 urteko eta 1-2.mailako lagunekin. 

Ze ondo pasa genuen!

                                   
                     Sakatu argazki gainean gehiago ikusteko




2021-06-18

Ikasleen eskertza

 


ESKER ONEKO OPARIA


LH 6. mailako ikasleen eta Enararen eskutik esker oneko opari polita hau jaso genuen atzo. 




(Doinua: Maritxu nora zoaz)

Eskerrik asko guztioi! Beti izango duzue lekutxo bat gure bihotzean!
IBILBIDE ON!!



2021-06-17


 UR  JOLASAK

ATZO, HILAK 16, EDERKI DISFRUTATU ZUTEN GURE TXIKITXOAK

URAREKIN JOLASEAN. MELA-MELA BLAI BUKATU GENUEN DENOK!!!


ONDO PASA UDA ETA GOXATU!!!


 DONOSTIAKO AQUARIUMA


Ekainaren 15ean Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelakoak  eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak, elkarrekin autobusez Donostiako Aquariumera joan ziren. Bi talde egin ondoren bisita gidatua izan zuten, bakoitza bere begiralearekin. 

Asko ikasi eta primeran pasa zuten!


Sakatu argazki gainean gehiago ikusteko

 5.ETA 6. MAILAKOEN ANTZERKIA

Gaur goizean, Alaitz Olaizolak sortutako ``Nork Agintzen Du´´izeneko antzezlana antzeztu dute. Antzezlan honen gai nagusia eskola jasarpena (bullying) da. 

ZORIONAK!!SEKULAKO LANA EGIN DUZUE!!!



KURTSO BUKAERAKO ARGAZKI BILDUMA

Kurtsoan zehar ateratako argazkiekin bideo bat egin dugu. Ea gustatzen zaizuen!!



 

2021-06-15


FLOTAGARRITASUNA

HAUR HEZKUNTZAKO HAURRAK URAREKIN JOLASEAN IBILI DIRA FLOTAGARRITASUNA LANTZEN. HIPOTESIAK EGIN ETA GERO, EGIAZTATU. A ZE POZA ASMATZEN ZUTENEAN! EDERKI PASA DUTE!

 Sakatu argazki gainean gehiago ikusteko.



2021-06-11

 TOY SHOP

Landu dugun azkenengo gaia jostailuei buruzkoa izan da. Gaiari bukaera amateko eta ikasi duguna praktikan jartzeko antzerki bat egin dugu.





2021-06-10

 IRAKASLEEN BERTSOA

6.mailakoen azken ikasturtea izan denez, bertso bat prestatu dugu agur gisa. Ea gustoko duzuen!!

6.MAILAKOEN AGURRA


 THE STORY OF THE LITTLE MOLE

Azken txanpan animaliak lantzen aritu gara. Honekin lotuta ``The Story Of The Little Mole¨ antzeztu dugu. Ikusi nahi baduzue, bertan klikatu.




 BERTSO SAIOA

Astelehenean, 5.eta 6. mailakoek eskeinitako bertso saioaz gozatzeko aukera izan genuen.

Hemen duzue bertso saioaren bideoa zuek ere goza dezazuen. 

ZORIONAK LH5-6!! SEKULAKO LANA EGIN DUZUE!!TXAPELDUNAK ZARETE!!





2021-06-09

 

Arroa Beheko III. Ipuin Lehiaketa

Aurtengo ikasturtean ere Ezkaizto elkarteak aukera ederra eskaini die LHko gure ikasleei sormena landu eta, nahi izan duenak, ipuin bat aurkezteko. 

Parte hartu dutenen artean ondorengo ipuinak izan dira sarituak:

* LH 1-2 mailatako kategorian Leire Egañaren Dinosauro txikia galduta.

Maila honetan aipamen berezia jaso du Alex Arangurenen Txiki galdu egin da ipuinak.

* LH 3-4 mailetako kategorian June Garciarenaren Juneren liburu magikoa.

*LH 5-6 mailetako kategorian Alaitz  Urangaren Ametsen lurraldea.

Zorionak sarituei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei egindako lan bikanarengatik.

Jarraian dituzue ipuin guztiak zikloka:

LH 1. zikloa 

LH 2. zikloa

LH 3. zikloa






2021-05-31

 IRTEERA

OSTIRAL ARRATSALDEAN  ESKOLATIK HURBIL DAGOEN ERREKARA JOAN GINEN. POLTSA HANDI BAT ERAMAN GENUEN BIDEAN ETA ERREKA INGURUAN BILATUTAKO ZABORRA JASOTZEKO ASMOZ. EGIA ESAN, ZIKINKERI DEXENTE AURKITU GENUEN. ONDOREN, GURE ESKOLAKO BIRZIKLATZEKO ONTZIETAN  SARTU GENITUEN. OSO ARDURATSU ETA JATOR PORTATU ZIREN DENAK. ZORIONAK!!!




                      

2021-05-21

Maiatzak 17, LGTB fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

 

Maiatzak 17, LGTB fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna



LHko ikasleen artean egin genuen kartel polit hau eta astelehenean, maiatzak 17,  eskolako sarreran itsatsi genuen. Gaiaren inguruko bideoak ikusi eta hainbat hausnarketa ere egin genituen egun horretan. 

Zer pentsatua eman digu!

NAIZENA NAIZELA ONARTU!!! 


2021-05-03

DBHkoen bisita

 DBHkoen bisita

Ostiralean, DBHkoen bisita izan genuen arratsaldean. Beraien bizipenak kontatu zizkiguten eta gure zalantzak argitu zituzten. Oso gustura egon ginen elkarrekin! Primeran pasa genuen! Azkenik, oroigarri bezala argazki batzuk atera genituen.



ST

2021-04-26

USAIN GOZOAK

 


    Loreen proiektuari bukaera ezin hobea eman genion Itziar Etxeberriaren laguntzarekin, kolonia goxo-goxoak eginez! Arratsalde ikeragarri polita pasa genuen elkarrekin!! 



Itziarrek azaldu zigun, lora bakoitzak esanahi ezberdin bat zuela eta egoera ezberdinetarako erabili genitzakeela. Batzuk maitasuna adierazteko erabiltzen dira, eta beste batzuk lasaigarriak dira!!  



Ondoren pausuz-pausu kolonia egiten hasi ginen; lehenengo alkohola, gero esentziak, ondoren glizerina, ura eta kolorantea. Guztia ondo astindu eta gure koloniak sortu genituen!! 







Zeinen ederki pasa genuen eta zenbat erakutsi zigun Itziarrek. Hemendik gure eskerrik beroena, berriro ere gure gelara etortzeagatik Itziar!!    



Musu erraldoi bana gu guztion partez!!!


2021-03-25



 ERRITMOA ETA KOORDINAZIOA LANTZEN


Gure "Borboletinhak" (tximeleta txikiak) asko disfrutatzen dute honelako ariketak egiten. Aupa neskak, primeran egiten duzue eta!!!

Sakatu argazki gainean bideoa ikusteko


 MIREN AGUR MEABE

Gaur Miren Agur Meabe idazlea gure eskolan izan dugu. LH5-6. mailakoek bere bi liburu irakurri dituzte, ``Errepidean´´eta ``Urte Bete Itsasargian´´.Hori dela eta, bi liburu hauei buruz hitz egiteko aukera izan dugu eta ikasleak prestatutako hainbat galdera ere egin dizkiogu.Oso aberasgarria eta interesgarria izan da Miren Agurren bizipenak entzutea. 

ESKERRIK ASKO MIREN AGUR!!!



 






2021-03-23

 WHERE IS MY MUMMY?

   HH 4/5 urtekoekin Where is my mummy? gaia landu dugu. Gai honen bitartez animalien hiztegia ikasi dugu. Gaiarekin bukatzeko antzerki bat egin dugu. Bertan duzue egin dugun antzerkia:



2021-03-15

XABOI  NATURALAK EGITEKO TAILERRA 

MARTXOAREN 11AN,  ITZIAR, ERIKEN AMA, GURE GELARA ETORRI ZEN XABOI NATURALAK  NOLA EGITEN DIREN ERAKUSTERA. HAUR HEZKUNTZAKO 3, 4 ETA 5 URTEKO IKASLEAK ARRETAZ EGON  ZIREN ENTZUTEN ETA PARTE HARTZEN ETA OSO POZIK JOAN ZIREN ETXERA XABOI DESBERDINEKIN.

MILA ESKER, ITZIAR!!! OSO XABOI POLITAK ETA USAIN GOXOKOAK!!!




2021-03-11

 THE THREE LITTLE PIGS

Aste hontan Hiru Txerrikumeen antzerkia egin dugu bi taldetan.Antzerkia ikusteko klikatu bideoan.

















2021-03-10

 DINOSAUROAK PROIEKTUA

Proiektu honen barruan  jarduera desberdinak egin ditugu.

* Gatz-orea: gatza, irina eta ura nahastuz orea egin zuten. Jarraian, dinosauruen hezurrak, burezurrak, oinatzak, fosilak... egin zituzten. Gero, utzi egun batzuk gogortzen, eta listo! Oso gustura aritu ziren forma desberdinak egiten.

Sakatu argazkian gehiago ikusteko

*Dinosauroen arrautzak: gatza, irina, ura, hondarra eta kafe      hondarrak erabiliz orea egin eta barruan dinosauru txikiak sartu. Ilusio handiz ireki zituzten arrautzak!

Klikatu argazkian bideoa ikusteko

*Indusketa paleontologikoa:  gunea prestatu ondoren, taldeak egin eta gure paleontologo bikainak lanean gogor aritu ziren. Fosilak, hezurrak, dinosauroen arrautzak eta abar aurkitu zituzten. PRIMERAN pasa zuten!!!


*Dinosauroen basoa: denon artean gure dinosauroentzat baso eder bat egin genien.
Argazki gainean klikatu argazki gehiago ikusteko.

*Sumendia: material desberdinak erabiliz (periodiko papera, birziklatutako paper zuria, komuneko papera, kartoia eta irinakin  egindako kola) sumendia egin zuten. Lehortu ondoren, haur hezkuntzako 2,3,4 eta 5 urteko ikasleek margotu zuten.

Argazkian klikatu argazki gehiago ikusteko.

Eta.....Sumendia piztu zen...


*Dinosauruen gailetak: 4 eta 5 urteko ikasleek gurinezko gaileta goxoak egin zituzten. Oso ondo pasa zuten prestatzen eta... gusturago jaten!!!


INAUTERIAK

AURTENGO  INAUTERIAK DESBERDINAK IZAN ARREN, HALA ERE, ILUSIOA EZ DUGU GALDU ETA , URTERO BEZALA, GURE IKASLEAK MOZORROTUTA ETORRI DIRA ARRATSALDEAN.

TALDEKA  EGIN DITUGU DANTZAK  ETA, ONDOREN, GURASOEK PRESTATUTAKO ASKARI GOXOA JAN DUTE.  ESKERRIK ASKO!!!

Argazkian klikatu argazki gehiago ikusteko

2021-03-09

LOREZAINAK

GUSTURA ARITU ZIREN HAUR HEZKUNTZAKO 2, 3, 4 ETA 5 URTEKO IKASLEAK LOREZAIN LANETAN. BIKOTEKA LANDATU DITUZTE BIOLETAK, TXANDAKA ETA ELKARLANEAN. EZIN HOBEA IZAN DA EUREN PARTE-HARTZEA!

Argazkian klikatu argazki gehiago ikusteko.


2021-03-08

          DANBORRADA

URTARRILAREN 20AN, SAN SEBASTIAN EGUNEAN, GURE DANBOR-JOLE GAZTETXOENEK GOGOTSU JO ZUTEN DANBORRA ETA PRIMERAN PASA ZUTEN!

 Argazki gainean klikatu argazki gehiago ikusteko.


2021-03-02

OTSAILAK 25eko IRRATSAIOA

Azkenengo irratsaioan parte hartu zutenak argazkian ageri dira. Hauetaz aparte, HHkoak eta LH1-LH2 koak ere parte hartu zuten. Lan bikaina egin zenuten! ZORIONAK!

OTSAILAK 25 IRRATSAIOA

 

2021-02-18

 



INAUTERIAK 2021


Aurten ere Inauteriak ospatu ditugu.Oso ondo pasatu genuen!! Argazkiak ikusi nahi badituzue, ikusi bideoa.

2021-02-11

 IRRATSAIOKO LEHIAKETAKO IRABAZLEA


Azken bi irratsaioetako erantzun zuzenen artean zozketa egin ondoren, Inar izan da lehiketako irabazlea.

ZORIONAK INAR ETA GOZATU OPARIAREKIN!!


 IRRATSAIOA


Gaurko irratsaioan parte hartu dutenak,argazkian ageri dira.Hauetaz aparte HHkoak eta LH1-2koak ere parte hartu dute.Lan bikaina egin duzue!!Zorionak!! Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ondorengo estekan:



2021-02-01

2.IRRATSAIOA 


Aurreko ostegunean irratsaioan parte harte zuten ikasleak argazkian ageri dira.Hauetaz gain, HH eta LH1-2 koak ere parte hartu zuten.
Lan bikaina egin zenuten!!!ZORIONAK!!!
Irratsaioa entzun nahi baduzue klikatu ondorengo estekan.Gogoraratzen dizuet orain arte egindako irratsaioak webgunean aurkitu ditzazkezuela.

2021-01-25


BARATZA

Ostiralean LH5/6.mailakoekin egurrezko lorontzi handi bat margotzen aritu ginen. Oso polita gelditu da.
Lan bikaina egin duzue!ZORIONAK!!!!





 

2021-01-20


 



SAN SEBASTIAN EGUNA 2021



Aurten ere San Sebastian eguna ospatzeko, danborra jo dugu. EDERKI PASATU DUGU!!!