2019-12-20

Olentzero eta Mari Domingi ikastetxean

Gaur, abenduak 20 ostirala, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu ikastetxean. Hainbat abesti eskeini dizkiegu biei eta eskutitzak jaso ostean mendi alderuntz abiatu dira. Hamaiketako goxoa prestatu digute guraso elkartekoek eta primeran pasa dugu.




Ikusi argazkiak

2019-12-19

2019-12-12

EUSKARAREN EGUNA

Abenduak 3 asteartean Euskaren eguna ospatu genuen ikastetxean. Eguraldiak lagunduta jolas eta kantu artean igaro genuen arratsaldea.

2019-05-27

Elorrixara irteera

Aurreko ostegunean Elorrixara irteera egin genuen Arroako Lhko ikasleeok. Goizean goiztik oinez abiatu ginen bertara mendiz. Elorrixan bapo bazkaldu ondoren, jolasten egon ginen Zumaiako beste ikasle batzuekin batera eta arratsaldean berriro ere kirol pixkat eginez oinez bueltatu ginen eskolara.
argazkiak

Aizarnazabal

Arroako ikasleok Aizarnazabalera egin genuen irteera. Bertan beste eskola txikiekin elkartu ginen. Egun polita pasa genuen. Hemen klikatu argazkiak eta antzerkia ikusteko.https://photos.app.goo.gl/W6Yij52GUKok34kh9
https://photos.app.goo.gl/KpeqGMaESWMucA8c6

2019-04-12

KORRIKA 2019

Arroako eskola ere 2019ko Korrika ofizialean izan da. Eskolako handienek hartu dute parte bertan. Ondoren Korrika Txikia egin dugu denok batera. Gora Euskara! Gora Korrika!

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

2019-03-22

CRISTINA ENEA

Martxoaren 7an, HHko 4 eta 5 urteko haurrek egun ederra pasa genuen Cristina Enean Aizarna eta Oikiako lagunekin. . ikus bideoa

2019-03-15

2019-02-07

Matematika 3.zikloan

3.zikloan, matematikako saioan, gorputz geometrikoak lantzen ibili garenez, eskulan batzuk egin ditugu lastoak erabiliz. Ze gustura ibili garen!
https://photos.app.goo.gl/j71Q2815tuzesw6Q6

2019-02-04

Santa Ageda

Gaur, Otsailak 4, Santa Ageda ospatu dugu eskolan. Goizean goiztik baserriz baserri hasi eta ondoren auzoan abestu ditugu koplak, eguraldia lagun izan dugularik.
santa ageda argazkiak

Urola ibaiaren dokumentala

Aurreko ostiralean, Urtarrilaren 18an, Lehen Hezkuntzako ikasleek Urola ibaiaren dokumentala ikusi eta bere egileei galderak egiteko aukera izan zuten.