Gaur, Otsailak 4, Santa Ageda ospatu dugu eskolan. Goizean goiztik baserriz baserri hasi eta ondoren auzoan abestu ditugu koplak, eguraldia lagun izan dugularik.
santa ageda argazkiak
Mostrando entradas con la etiqueta Ekitaldiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ekitaldiak. Mostrar todas las entradas
2019-02-04
2017-12-13
HHkoen topaketa
HHkoen topaketa Arroa Behean
Azaroak 9an
Oikia, Aizarna eta Arroako Haur Hezkuntzako ikasleak elkartu ziren Arroa Behean,
gutxi gorabehera 50 bat haur.
Murala pintatu zuten, marrazkiak egin zituzten, irakasleek
nahi zuenari aurpegia margotu zioten (neskek tximeletaz eta mutil gehienek
tigrez), eraikuntza txokoan jolastu ziren eta txerritxoen karetak egin zituzten.
Txistorra eta txokolate ogitartekoak jan zituzten. 10:00etatik
12:00etara iraun zuen festak. Hurrengo urtean Aizarnazabalen elkartuko dira
denak.
Festa dibertigarria eta ederra izan zen. Primeran pasatu zuten!
2013-03-21
KORRIKA
18. KORRIKA
KORRIKA TXIKIA martxoaren 22an 11:30ean izango da. Gure ibilbidea:
OLAETA, PARKEKO ZUBIA, HAUR ESKOLA, TXOMIN TABERNA, KEIXA DENDA, ESKOLAKO ALDAPA eta PLAZA. Puntu desberdinetan lekukoa eskuz aldatzen joango da.
Aurtengo lemak EMAN EUSKARA ELKARRI dio, euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko.
IDAZLEA ESKOLAN
Yolanda Arrietaren bisita
eskolan
Otsailaren
19an Yolanda Arrieta gure eskolan izan genuen. Galdera asko egin genizkion eta
berak, “maleta magikotik ipuin batzuk atera eta irakurri zizkigun. Bisita baino
lehen, berak idatzitako liburu batzuk irakurri genituen gelan:
HH
5 urtekoek, “Astebeteko kontuak”,
LH
1. eta 2. mailakoek “Oinutsik jauregian”,
LH
3. eta 4. mailakoek “7 pertsonai istorio bila”,
LH
5. eta 6. mailakoek “Nitaz ahaztu dira”.
Arratsalde
oso atsegina pasatu genuen elkarrekin.
Hurrengora
arte, Yolanda!
2012-05-27
2012ko danborrada
Goiz oso polita igaro genuen danbor artean. Zuzendariei jarraituz doinu politak jo genituen. Hemen dituzue orduan ateratako zenbait argazki. Gozatu berauetaz!
2011-12-23
Euskararen eguna
Abenduaren 2an ospatu genuen. Dantza asko egin genuen abesti hauekin:
Gora Euskara, Araban Bagare, Guk Euskaraz, Euskaraz Lehenik eta Euskal Herrian Euskaraz...
Herri kirolak ere egin genituen: lokotx biltzen, txingak, sokatira eta zaku karrera.
Ekitaldia bukatu ondoren merienda eman ziguten:
txokolatea eta ogia eta edateko yogurra.
Euskararen egun oso polita pasatu genuen!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
-
IPUIN KONTAKETA Gaur goizean, Ane etorri da HHra ipuin magiko bat kontatzera. Haurrak aho zabalik gelditu dira ipuin magikoarekin. ZORAGARR...
-
6.MAILAKOEN AGURRA Gaur, 6.mailakoei agur bero bat eskeine diegu bertso bat abestuz. Bertan duzue bertsoa. ONDO PASA OPORRAK ETA GOZATU ET...
-
HHkoen topaketa Arroa Behean Azaroak 9 an Oikia, Aizarna eta Arroako Haur Hezkuntzako ikasleak elkartu ziren Arroa Behean, gutxi go...
