2013-10-08

AG 21

Aurten jorratuko dugun gaia hauxe da: ELIKADURA JASANGARRIA. Motorrak berotzen hasteko gaiaren inguruko artikulu interesgarria: ARTIKULUA

2013-05-07


GEURE WEB ORRIA ERE BADUGU!


Arroako eskolan badugu web orria. 

Poliki-poliki osatuz joango garen gune bat da. Bertan, atal desberdinak dituzu: ikasleen atala, gurasoena, irakasleena... Informazioa jaso edota argazkiak ikusteko aukera ederra izango duzu, dena geure egunerokotasunean oinarriturik.

Sar zaitez,  ea zer iruditzen zaizun!

 Helbidearen gainean klikatuz web orrian izango zara: www.arroa.eskolatxikiak.org


2013-03-21

KORRIKA

18. KORRIKA


KORRIKA TXIKIA martxoaren 22an 11:30ean izango da. Gure ibilbidea:
OLAETA, PARKEKO ZUBIA, HAUR ESKOLA, TXOMIN TABERNA, KEIXA DENDA, ESKOLAKO ALDAPA eta PLAZA. Puntu desberdinetan lekukoa eskuz aldatzen joango da.






Aurtengo lemak EMAN EUSKARA ELKARRI dio, euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko.

JARRAIPEN FOROA

 JARRAIPEN FOROA

Otsailaren 22an, Zestoako udaletxean jarraipen foroan parte hartu genuen. Aizarna eta Zestoako ikasleak bertan izan ziren ere.
Foro honetan, iaz Biodibertsitatearen inguruan egindako proposamenekiko udalak eman dituen pausoen berri izan genuen.



IDAZLEA ESKOLAN


Yolanda Arrietaren bisita eskolan

Otsailaren 19an Yolanda Arrieta gure eskolan izan genuen. Galdera asko egin genizkion eta berak, “maleta magikotik ipuin batzuk atera eta irakurri zizkigun. Bisita baino lehen, berak idatzitako liburu batzuk irakurri genituen gelan:
HH 5 urtekoek, “Astebeteko kontuak”,
LH 1. eta 2. mailakoek “Oinutsik jauregian”,
LH 3. eta 4. mailakoek “7 pertsonai istorio bila”,
LH 5. eta 6. mailakoek “Nitaz ahaztu dira”.
Arratsalde oso atsegina pasatu genuen elkarrekin.
Hurrengora arte, Yolanda!

INAUTERIAK

Inauterietako aurtengo gaia, Euskal Herriko Inauteriak izan dira. Bertan pertsonai desberdinez mozorrotzeaz gain; Argitxo, Mamoxarroak, Joaldunak, Txatxoak, Mielotxin, Ziripot, hainbat euskal dantza, dantzatu genituen. Ondoren,  indarrak berreskuratzeko, gurasoek prestaturiko askari goxoa jan genuen. Oso polita irten zen dena, eta denok primeran pasatu genuen.

SANTA ESKEA

Otsailean Arroako Herri Eskolan, eguraldi euritsuari aurre eginez, Santa Eskea ospatu genuen.
Santa Eskean goiz partean aritu ginen baserriz-baserri koplak kantatzen eta ondoren, baita auzoko hainbat lekutan ere. Gustura aritu ginen makilak kolpatuz eta eztarriak dantzatuz.