2021-03-25



 ERRITMOA ETA KOORDINAZIOA LANTZEN


Gure "Borboletinhak" (tximeleta txikiak) asko disfrutatzen dute honelako ariketak egiten. Aupa neskak, primeran egiten duzue eta!!!

Sakatu argazki gainean bideoa ikusteko


 MIREN AGUR MEABE

Gaur Miren Agur Meabe idazlea gure eskolan izan dugu. LH5-6. mailakoek bere bi liburu irakurri dituzte, ``Errepidean´´eta ``Urte Bete Itsasargian´´.Hori dela eta, bi liburu hauei buruz hitz egiteko aukera izan dugu eta ikasleak prestatutako hainbat galdera ere egin dizkiogu.Oso aberasgarria eta interesgarria izan da Miren Agurren bizipenak entzutea. 

ESKERRIK ASKO MIREN AGUR!!!



 






2021-03-23

 WHERE IS MY MUMMY?

   HH 4/5 urtekoekin Where is my mummy? gaia landu dugu. Gai honen bitartez animalien hiztegia ikasi dugu. Gaiarekin bukatzeko antzerki bat egin dugu. Bertan duzue egin dugun antzerkia:



2021-03-15

XABOI  NATURALAK EGITEKO TAILERRA 

MARTXOAREN 11AN,  ITZIAR, ERIKEN AMA, GURE GELARA ETORRI ZEN XABOI NATURALAK  NOLA EGITEN DIREN ERAKUSTERA. HAUR HEZKUNTZAKO 3, 4 ETA 5 URTEKO IKASLEAK ARRETAZ EGON  ZIREN ENTZUTEN ETA PARTE HARTZEN ETA OSO POZIK JOAN ZIREN ETXERA XABOI DESBERDINEKIN.

MILA ESKER, ITZIAR!!! OSO XABOI POLITAK ETA USAIN GOXOKOAK!!!




2021-03-11

 THE THREE LITTLE PIGS

Aste hontan Hiru Txerrikumeen antzerkia egin dugu bi taldetan.Antzerkia ikusteko klikatu bideoan.

















2021-03-10

 DINOSAUROAK PROIEKTUA

Proiektu honen barruan  jarduera desberdinak egin ditugu.

* Gatz-orea: gatza, irina eta ura nahastuz orea egin zuten. Jarraian, dinosauruen hezurrak, burezurrak, oinatzak, fosilak... egin zituzten. Gero, utzi egun batzuk gogortzen, eta listo! Oso gustura aritu ziren forma desberdinak egiten.

Sakatu argazkian gehiago ikusteko

*Dinosauroen arrautzak: gatza, irina, ura, hondarra eta kafe      hondarrak erabiliz orea egin eta barruan dinosauru txikiak sartu. Ilusio handiz ireki zituzten arrautzak!

Klikatu argazkian bideoa ikusteko

*Indusketa paleontologikoa:  gunea prestatu ondoren, taldeak egin eta gure paleontologo bikainak lanean gogor aritu ziren. Fosilak, hezurrak, dinosauroen arrautzak eta abar aurkitu zituzten. PRIMERAN pasa zuten!!!


*Dinosauroen basoa: denon artean gure dinosauroentzat baso eder bat egin genien.
Argazki gainean klikatu argazki gehiago ikusteko.

*Sumendia: material desberdinak erabiliz (periodiko papera, birziklatutako paper zuria, komuneko papera, kartoia eta irinakin  egindako kola) sumendia egin zuten. Lehortu ondoren, haur hezkuntzako 2,3,4 eta 5 urteko ikasleek margotu zuten.

Argazkian klikatu argazki gehiago ikusteko.

Eta.....Sumendia piztu zen...


*Dinosauruen gailetak: 4 eta 5 urteko ikasleek gurinezko gaileta goxoak egin zituzten. Oso ondo pasa zuten prestatzen eta... gusturago jaten!!!


INAUTERIAK

AURTENGO  INAUTERIAK DESBERDINAK IZAN ARREN, HALA ERE, ILUSIOA EZ DUGU GALDU ETA , URTERO BEZALA, GURE IKASLEAK MOZORROTUTA ETORRI DIRA ARRATSALDEAN.

TALDEKA  EGIN DITUGU DANTZAK  ETA, ONDOREN, GURASOEK PRESTATUTAKO ASKARI GOXOA JAN DUTE.  ESKERRIK ASKO!!!

Argazkian klikatu argazki gehiago ikusteko

2021-03-09

LOREZAINAK

GUSTURA ARITU ZIREN HAUR HEZKUNTZAKO 2, 3, 4 ETA 5 URTEKO IKASLEAK LOREZAIN LANETAN. BIKOTEKA LANDATU DITUZTE BIOLETAK, TXANDAKA ETA ELKARLANEAN. EZIN HOBEA IZAN DA EUREN PARTE-HARTZEA!

Argazkian klikatu argazki gehiago ikusteko.


2021-03-08

          DANBORRADA

URTARRILAREN 20AN, SAN SEBASTIAN EGUNEAN, GURE DANBOR-JOLE GAZTETXOENEK GOGOTSU JO ZUTEN DANBORRA ETA PRIMERAN PASA ZUTEN!

 Argazki gainean klikatu argazki gehiago ikusteko.


2021-03-02

OTSAILAK 25eko IRRATSAIOA

Azkenengo irratsaioan parte hartu zutenak argazkian ageri dira. Hauetaz aparte, HHkoak eta LH1-LH2 koak ere parte hartu zuten. Lan bikaina egin zenuten! ZORIONAK!

OTSAILAK 25 IRRATSAIOA