2021-05-31

 IRTEERA

OSTIRAL ARRATSALDEAN  ESKOLATIK HURBIL DAGOEN ERREKARA JOAN GINEN. POLTSA HANDI BAT ERAMAN GENUEN BIDEAN ETA ERREKA INGURUAN BILATUTAKO ZABORRA JASOTZEKO ASMOZ. EGIA ESAN, ZIKINKERI DEXENTE AURKITU GENUEN. ONDOREN, GURE ESKOLAKO BIRZIKLATZEKO ONTZIETAN  SARTU GENITUEN. OSO ARDURATSU ETA JATOR PORTATU ZIREN DENAK. ZORIONAK!!!




                      

2021-05-21

Maiatzak 17, LGTB fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

 

Maiatzak 17, LGTB fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna



LHko ikasleen artean egin genuen kartel polit hau eta astelehenean, maiatzak 17,  eskolako sarreran itsatsi genuen. Gaiaren inguruko bideoak ikusi eta hainbat hausnarketa ere egin genituen egun horretan. 

Zer pentsatua eman digu!

NAIZENA NAIZELA ONARTU!!! 


2021-05-03

DBHkoen bisita

 DBHkoen bisita

Ostiralean, DBHkoen bisita izan genuen arratsaldean. Beraien bizipenak kontatu zizkiguten eta gure zalantzak argitu zituzten. Oso gustura egon ginen elkarrekin! Primeran pasa genuen! Azkenik, oroigarri bezala argazki batzuk atera genituen.



ST