Mostrando entradas con la etiqueta HH. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta HH. Mostrar todas las entradas

2021-06-11

 TOY SHOP

Landu dugun azkenengo gaia jostailuei buruzkoa izan da. Gaiari bukaera amateko eta ikasi duguna praktikan jartzeko antzerki bat egin dugu.





2021-03-23

 WHERE IS MY MUMMY?

   HH 4/5 urtekoekin Where is my mummy? gaia landu dugu. Gai honen bitartez animalien hiztegia ikasi dugu. Gaiarekin bukatzeko antzerki bat egin dugu. Bertan duzue egin dugun antzerkia:



2020-12-09

 TXITA PROIEKTUA

 

 

Txita proiektua

 

Arroako eskolan haur hezkuntzakoek “Baserriko animaliak” proiektua lantzen ari garenez, 4 eta 5 urteko gelan azaroaren 10ean inkubagailua jarri genuen martxan. Bertan ernaldutako hamabi arrautza sartu genituen. Haurrek egunero, 18 egunetan arrautzei, poliki-poliki buelta ematen aritu dira (azkenengo hiru egunetan ez baitira mugitu behar). Bestalde, tenperatura eta hezetasuna zaintzen arduratu dira, ondoren paperean erregistratzeko.

 

Lehenengo egunean bideo bat ikusi zuten txiten enbrioi garapena nolakoa den ikusteko. Arrakasta handia izan zuen bideoak eta, egunez egun, arrautzaren barruan zer gertatzen den ikasi dute.

Argazkiak atera eta egunero haur batek idatzi du zer gertatzen den arrautza barruan. Horrela, pixkanaka, txita proiektu izeneko liburuxka osatzen joan dira.

 

21 egun behar dira txitak jaiotzeko eta azaroaren 30ean, astelehenean, jaio behar ziren, baino, eskerrak inkubagailua etxera eraman genuela, badaezpada, zeren txita bat igandean jaio zen eta beste bat astelehenean goizaldean. A ze poza haurrak eskolara iritsi zirenean eta bi txita ikusi zituztenean!!! Ze emozioa!!! Ondoren, egunean zehar, beste bost txita jaiotzen ikusi zituzten. Denak horiak eta azkena, haurrak etxera joan zirenean, beltza. A ze sorpresa hartu zuten hurrengo egunean txita beltza ikusi zutenean!

 

Oso esperientzia hunkigarria eta ederra izan da eta umeen partehartzea eta inplikazioa bikaina. Zuzenean biziz ikasi dute prozesu osoa nola den, zer jaten duten…, azken finean, errespetuz nola zaindu behar diren…

 

 

 

 













 

2020-12-01

 THE RAINBOW SONG HH4-5URTE
Koloreak ikasteko, ``The Rainbow Song´´ abestia ikasi dugu. Hurrengo bideoan, HH 4.-5 urtekoak abesten agertzen dira.
e

2019-03-22

CRISTINA ENEA

Martxoaren 7an, HHko 4 eta 5 urteko haurrek egun ederra pasa genuen Cristina Enean Aizarna eta Oikiako lagunekin. . ikus bideoa

2017-12-13

HHkoen topaketa



HHkoen topaketa Arroa Behean

Azaroak 9an Oikia, Aizarna eta Arroako Haur Hezkuntzako ikasleak elkartu ziren Arroa Behean, gutxi gorabehera 50 bat haur.

Murala pintatu zuten, marrazkiak egin zituzten, irakasleek nahi zuenari aurpegia margotu zioten (neskek tximeletaz eta mutil gehienek tigrez), eraikuntza txokoan jolastu ziren eta txerritxoen karetak egin zituzten.

Txistorra eta txokolate ogitartekoak jan zituzten. 10:00etatik 12:00etara iraun zuen festak. Hurrengo urtean Aizarnazabalen elkartuko dira denak.

Festa dibertigarria eta ederra izan zen. Primeran  pasatu zuten!