2022-04-28

FROM HEAD TO TOE

Gai hontan HH4-5 urtekoekin ipuin baten bitartez animaliak eta hauen gorputz atalak landu ditugu. Gai bukaeran antzerki bat egin dugu. Bertan daukazue antzerkia ikusteko bideoa.



 

2022-04-11

ARROA BEHEKO IV. IPUIN LEHIAKETA

 ARROA BEHEKO IV. IPUIN LEHIAKETA


   Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatua eta Arroa Beheko eskolaren partaidetzarekin, apirilaren 7an egin zen IV. ipuin lehiaketako sari banaketa auzoko plazan. Giro paregabean ospatu zen ekitaldia, ilusio eta emozio handiarekin.

Partaidetza bikaina izan da aurtengoa ere eta lan oso politak aurkeztu dira. Ondorengo hauek izan dira sarituak:

* LH 1-2 mailatako kategorian Inar Arrizabalagaren  Koxmeren arkatz magikoa.

Maila honetan aipamen berezia jaso du Irati Iribarren Pitxiren abentura ipuinak.

* LH 3-4 mailetako kategorian June Garciarenaren Txori magikoa.

Maila honetan aipamen berezia jaso du Enaitz Ruizen Espazioko robota ipuinak.

*LH 5-6 mailetako kategorian Nahia Perezen Hauts berdea.

Maila honetan aipamen berezia jaso du Julen Doñelfaren Ametsetan galduta ipuinak.

Eskerrik asko partaide guztiei!


Jarraian, zikloka sailkatuta, ipuin guztiak dituzue. Gozatu irakurketarekin!

LH 1. ZIKLOA

LH 2. ZIKLOA

LH 3. ZIKLOA

LH 3. ZIKLOA JARRAIPENA



2022-04-08

 ANA JAKA

         Pasa den ostiralean, Ana Jaka idazlea gure eskolara etorri zen guk irakurri ditugun liburuetaz hitz egitera. Lh1-2.mailakoek Marimatraka liburua  eta lh3/4.mailakoek Marimutila naiz eta zer? irakurri dute. Ikasleek hainbat galdera prestatu zituzten eta Anak gustora erantzun zituen. Bukaeran, Anak ikasle bakoitzari liburua sinatu eta eskeini zien. Tarte polita igaro genuen.ESKERRIK ASKO ANA!!!