2022-06-23

 

ARROA-BEHEKO IKASLE  ETA BAIONAKO ZEZEN PLAZA ESKOLAKOEN ARTEKO HARREMANTZEA

Aurtengo ikasturtean gure eskola Baionako “Zezen plaza” eskolarekin harremanetan egon gara. Gure lehen zikloko eta Baionako 5 urteko ikasleak elkarrekin lanak eta bideo txikiak partekatu ditugu.

Hasieran nor da nor? Bidali genien ,argazkia eta pistak guk idatzita beraiek asmatzeko zein ginen. Eta beraiek beraien argazkia guk ezagutzeko eta asmatzeko. Bideo txiki batzuk ere bidali zizkiguten bere aurkezpenarekin. Ondoren guk Arrua ezagutzeko argazki batzuk bidali dizkiegu.  Hurrengo kurtsorako gonbidapena bidali diegu. Ea  elkartzen garen !!!


Kurtsoan zehar Baionako ikasleekin egindako lanak ikusi nahi badituzue klikatu ondorengo argazkian.




2022-06-21

6.MAILAKO IKASLEEN AGURRA 

6.Mailakoei agurra emateko irakasleok abesti bat prestatu dugu. Bertan duzue abestu dugun kanta. ONDO PASA OPORRETAN ETA ZORTE ON ETAPA BERRI HONTAN!!!








 OLINPIADAK

Gaur goizean, ikasturteari amaiera emateko Olinpiadak ospàtu ditugu eskolako patioan. Zoragarri pasatu dugu. Argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu ondorengo irudian. ONDO PASA OPORRETAN!!!



2022-06-17

 ANTZERKIA

Gaur goizean, LH3/4. mailakoek ``Fermin Lan Baten Bila´´ antzezlana antzeztu dute. Antzezlana ikusi nahi baduzue klikatu ondorengo bideoan.




 IKASTURTE BUKAERAKO ARGAZKI MUNTAIA

Bertan duzue gaur eskolan ikusi dugun argazki muntaia.







2022-06-15

BERTSO JAIALDIA

Pasa den ostiralean, LH5-6.mailako ikasleek bertso saio bat eskeini ziguten. Ikasleek, urtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten.  Bertso emanaldia ikusi nahi baduzue klikatu ondorengo bideoan. ZORIONAK LAN BIKAINA EGIN ZENUTEN!!!