2021-04-26

USAIN GOZOAK

 


    Loreen proiektuari bukaera ezin hobea eman genion Itziar Etxeberriaren laguntzarekin, kolonia goxo-goxoak eginez! Arratsalde ikeragarri polita pasa genuen elkarrekin!! 



Itziarrek azaldu zigun, lora bakoitzak esanahi ezberdin bat zuela eta egoera ezberdinetarako erabili genitzakeela. Batzuk maitasuna adierazteko erabiltzen dira, eta beste batzuk lasaigarriak dira!!  



Ondoren pausuz-pausu kolonia egiten hasi ginen; lehenengo alkohola, gero esentziak, ondoren glizerina, ura eta kolorantea. Guztia ondo astindu eta gure koloniak sortu genituen!! 







Zeinen ederki pasa genuen eta zenbat erakutsi zigun Itziarrek. Hemendik gure eskerrik beroena, berriro ere gure gelara etortzeagatik Itziar!!    



Musu erraldoi bana gu guztion partez!!!