LASTUR
Arroako
eta Oikiako LHko ikasleak Lasturko
aterpetxera joan ginen gaua pasatzera , 2017ko Apirilaren 5 eta 6an.
Hasteko, bi taldetan banatu ginen ekintzak
egiteko: LH1,2eta 3 eta LH4, 5 eta 6.
Goizean zehar hainbat ekintza egin genituen
eta frontoian bazkaldu genuen Oikiako
lagunekin batera.
Ondoren txirlotan jokatzen ikasi genuen eta,
primeran pasatu genuen!
Zazpiak aldera logelak ikustera joan ginen
eta dena antolatu ondoren, afaltzera jaitsi ginen.
Afal ostean, disko festa egin genuen:
mozorrotu egin ginen, aurpegia margotu, dantzatu eta abestu .
Disko festa amaitu eta logeletara igo
ginen. Logeletan hamabiak aldera arte jolasten aritu ginen.
Goizean jaiki, jantzi eta gosaltzera joan
ginen. Gosaldu eta ekintzak egin genituen:
zaharrenak “lehen gizakiaren tailerra” eta gazteenak, berriz, “xomorrolandia”.
Tailerrak amaitu ondoren aterpetxean bazkaldu
genuen. Bazkaldu ostean txirlotan jokatu eta hirurak aldera autobusean
etxera itzuli ginen.
Oso esperientzia polita izan zen. Denok
primeran moldatu ginen eta gauza asko ikasi genituen.
PRIMERAN PASATU GENUEN!!!!!!