TXITA PROIEKTUA
Txita proiektua
Arroako eskolan haur hezkuntzakoek
“Baserriko animaliak” proiektua lantzen ari garenez, 4 eta 5 urteko gelan azaroaren
10ean inkubagailua jarri genuen martxan. Bertan ernaldutako hamabi arrautza
sartu genituen. Haurrek egunero, 18 egunetan arrautzei, poliki-poliki buelta
ematen aritu dira (azkenengo hiru egunetan ez baitira mugitu behar). Bestalde,
tenperatura eta hezetasuna zaintzen arduratu dira, ondoren paperean erregistratzeko.
Lehenengo egunean bideo bat ikusi
zuten txiten enbrioi garapena nolakoa den ikusteko. Arrakasta handia izan
zuen bideoak eta, egunez egun, arrautzaren barruan zer gertatzen den ikasi
dute. Argazkiak atera eta egunero haur
batek idatzi du zer gertatzen den arrautza barruan. Horrela, pixkanaka, txita
proiektu izeneko liburuxka osatzen joan dira.
21 egun behar dira txitak
jaiotzeko eta azaroaren 30ean, astelehenean, jaio behar ziren, baino,
eskerrak inkubagailua etxera eraman genuela, badaezpada, zeren txita bat
igandean jaio zen eta beste bat astelehenean goizaldean. A ze poza haurrak eskolara
iritsi zirenean eta bi txita ikusi zituztenean!!! Ze emozioa!!! Ondoren,
egunean zehar, beste bost txita jaiotzen ikusi zituzten. Denak horiak eta
azkena, haurrak etxera joan zirenean, beltza. A ze sorpresa hartu zuten
hurrengo egunean txita beltza ikusi zutenean!
Oso esperientzia hunkigarria eta ederra
izan da eta umeen partehartzea eta inplikazioa bikaina. Zuzenean biziz ikasi
dute prozesu osoa nola den, zer jaten duten…, azken finean, errespetuz nola
zaindu behar diren…
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario