2022-03-29

 THE MUSICIAN OF BREMEN

Gai honetan ``THE MUSICIAN OF BREMEN´´ antzerkia landu dugu. Antzerkia ikusi nahi baduzue klikatu ondorengo bideoan.




2022-03-02

 INAUTERIAK

Aurten, inauteri eguna  eskolako patioan ospatu genuen. Ikasleek, kanta desberdinak landu eta dantzatu zituzten. ZORAGARRI PASA GENUEN!!!Argazkiak ikusteko klikatu bideoan.


 

2022-02-07

 SANTA AGEDA

Pasa den ostiralean, Santa Ageda bezpera eguna ospatzeko auzoko plazara atera ginen. Aurten ere, gaur egungo  egoera berezia dela eta ezin izan genuen baserriz baserri  joan baina hala ere, ederki pasa genuen. Jarraian, egun hortan ateratako argazkiak ikusi ahalko dituzue.





2022-01-25


 INGELESEKO BARNETEGIA

Aurreko astean, LH5/6.mailakoak Urnietako Ingeles barnetegira joan ziren. Bertan, irakasle natiboen laguntzaz ingelesa praktikatu eta ikasteko aukera izan zuten. Beraientzako sekulako esperientzia izan zen  eta ederki pasa zuten. Argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu argazkiaren gainean.


2022-01-21

 DANBORRADA

Aurten ere, bizi dugun egoera berezi honek, ez digu  kalera atera eta zuekin danborradaz gozatzen utzi. Hala ere, eskolan gogo eta ilusio handiarekin ospatu dugu. Jarraian, danborradako argazkiekin egindako bideo bat duzue.



2022-01-09

SUKALDARITZA ZIENTZIA DA



 SUKALDARITZA SAIOA ESKOLAN


Abenduaren 3an Manuel Doñelfa sukaldariak goiz interesgarri bat eskaini zigun eskolan.

9etan LH 1-2. mailako ikasleekin hasi zen saioa eta, giro ederrean, Gabonetako opil goxoak egin zituzten. Egin eta dastatu egia esan!

Ondoren, 5. eta 6. mailako ikasleek "burritoak" egin zituzten. Piper, tipula eta oilaskoz beteak, goxo-goxoa!

Eta, goiza amaitzerako,  LH 2. zikloko ikasleek era "burritoak" egin zituzten. Egia esan, sukaldean aritzeko trikimailu eta hainbat informazio eskuratu zuten gure ikasleek.

Primerako goiza izan genuen!

Irudian klikatuz saioko argazkiak ikus ditzakezue.



ESKERRIK ASKO, MANUEL!













2021-12-22



 OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Gaurkoan, Olentzero eta Mari Domingi gure eskolara etorri dira. Beraiekin hitz egin, kanta batzuk abestu eta eskutitza emateko aukera izan dugu. Ederki pasa dugu. Gaurko ekitaldia ikusi nahi baduzue klikatu bideoaren gainean.

JAI ZORIONTSUAK PASA ETA URTE BERRI ON !!!