2021-04-26

USAIN GOZOAK

 


    Loreen proiektuari bukaera ezin hobea eman genion Itziar Etxeberriaren laguntzarekin, kolonia goxo-goxoak eginez! Arratsalde ikeragarri polita pasa genuen elkarrekin!! 



Itziarrek azaldu zigun, lora bakoitzak esanahi ezberdin bat zuela eta egoera ezberdinetarako erabili genitzakeela. Batzuk maitasuna adierazteko erabiltzen dira, eta beste batzuk lasaigarriak dira!!  



Ondoren pausuz-pausu kolonia egiten hasi ginen; lehenengo alkohola, gero esentziak, ondoren glizerina, ura eta kolorantea. Guztia ondo astindu eta gure koloniak sortu genituen!! 







Zeinen ederki pasa genuen eta zenbat erakutsi zigun Itziarrek. Hemendik gure eskerrik beroena, berriro ere gure gelara etortzeagatik Itziar!!    



Musu erraldoi bana gu guztion partez!!!


2021-03-25



 ERRITMOA ETA KOORDINAZIOA LANTZEN


Gure "Borboletinhak" (tximeleta txikiak) asko disfrutatzen dute honelako ariketak egiten. Aupa neskak, primeran egiten duzue eta!!!

Sakatu argazki gainean bideoa ikusteko


 MIREN AGUR MEABE

Gaur Miren Agur Meabe idazlea gure eskolan izan dugu. LH5-6. mailakoek bere bi liburu irakurri dituzte, ``Errepidean´´eta ``Urte Bete Itsasargian´´.Hori dela eta, bi liburu hauei buruz hitz egiteko aukera izan dugu eta ikasleak prestatutako hainbat galdera ere egin dizkiogu.Oso aberasgarria eta interesgarria izan da Miren Agurren bizipenak entzutea. 

ESKERRIK ASKO MIREN AGUR!!!



 






2021-03-23

 WHERE IS MY MUMMY?

   HH 4/5 urtekoekin Where is my mummy? gaia landu dugu. Gai honen bitartez animalien hiztegia ikasi dugu. Gaiarekin bukatzeko antzerki bat egin dugu. Bertan duzue egin dugun antzerkia:



2021-03-15

XABOI  NATURALAK EGITEKO TAILERRA 

MARTXOAREN 11AN,  ITZIAR, ERIKEN AMA, GURE GELARA ETORRI ZEN XABOI NATURALAK  NOLA EGITEN DIREN ERAKUSTERA. HAUR HEZKUNTZAKO 3, 4 ETA 5 URTEKO IKASLEAK ARRETAZ EGON  ZIREN ENTZUTEN ETA PARTE HARTZEN ETA OSO POZIK JOAN ZIREN ETXERA XABOI DESBERDINEKIN.

MILA ESKER, ITZIAR!!! OSO XABOI POLITAK ETA USAIN GOXOKOAK!!!




2021-03-11

 THE THREE LITTLE PIGS

Aste hontan Hiru Txerrikumeen antzerkia egin dugu bi taldetan.Antzerkia ikusteko klikatu bideoan.

















2021-03-10

 DINOSAUROAK PROIEKTUA

Proiektu honen barruan  jarduera desberdinak egin ditugu.

* Gatz-orea: gatza, irina eta ura nahastuz orea egin zuten. Jarraian, dinosauruen hezurrak, burezurrak, oinatzak, fosilak... egin zituzten. Gero, utzi egun batzuk gogortzen, eta listo! Oso gustura aritu ziren forma desberdinak egiten.

Sakatu argazkian gehiago ikusteko

*Dinosauroen arrautzak: gatza, irina, ura, hondarra eta kafe      hondarrak erabiliz orea egin eta barruan dinosauru txikiak sartu. Ilusio handiz ireki zituzten arrautzak!

Klikatu argazkian bideoa ikusteko

*Indusketa paleontologikoa:  gunea prestatu ondoren, taldeak egin eta gure paleontologo bikainak lanean gogor aritu ziren. Fosilak, hezurrak, dinosauroen arrautzak eta abar aurkitu zituzten. PRIMERAN pasa zuten!!!


*Dinosauroen basoa: denon artean gure dinosauroentzat baso eder bat egin genien.
Argazki gainean klikatu argazki gehiago ikusteko.

*Sumendia: material desberdinak erabiliz (periodiko papera, birziklatutako paper zuria, komuneko papera, kartoia eta irinakin  egindako kola) sumendia egin zuten. Lehortu ondoren, haur hezkuntzako 2,3,4 eta 5 urteko ikasleek margotu zuten.

Argazkian klikatu argazki gehiago ikusteko.

Eta.....Sumendia piztu zen...


*Dinosauruen gailetak: 4 eta 5 urteko ikasleek gurinezko gaileta goxoak egin zituzten. Oso ondo pasa zuten prestatzen eta... gusturago jaten!!!