2020-05-11


ARROA BEHEKO II. IPUIN LEHIAKETA


Kaixo guztioi:

Hemen dituzue Arroa Beheko II. IPUIN LEHIAKETAN parte hartu dutenen ipuinak. Zikloka sailkatuta daude.

Ea zein duzuen gustukuen!

LH 1-2. mailak




                                               ARROA BEHEKO II. IPUIN LEHIAKETA


LH 3-4. mailak


2020-03-17

INGELESA ETXEAN LANTZEKO WEB SITES BERRIA

Kaixo lagunok, egoera berri hau errazago eraman ahal izateko eta etxean ingelesa landu ahal izateko hona hemen eskolako web sites berria. Espero dugu erabilgarria izatea . Bertan HHtik hasi eta LH6arteko ikasleentzako bideoak, jokoak eta ariketak aurkituko dituzue.

ARROAKO ESKOLA ENGLISH

2020-03-04

MAKINA SINPLEAK

Azken aste hauetan "Makina Sinple"en inguruan ihardun dugu lanean. LH 5-6 koek "Emakume Asmatzaileak", "Historiako Asmakizun garrantzitsuenak" eta " Euskal Asmatzaileen" hormairudiak egin dituzte. Lehen Hezkuntza osoaren artean, berriz, asmakizunak historiako denbora lerroan kokatzen gabiltz.






2020-01-22

IRAKURKETA PARTEKATUA

Asteazken arratsaldero bezala, Lehen Hezkuntzako 1.zikloak eta 2.zikloak irakurketa partekatua egiten dute elkarrekin. Modu honetan, besteekin ozen irakurriz norbere irakurketa maila hobetu eta sendotzen dute.

Ikusi argazkiak

2019-12-20

Olentzero eta Mari Domingi ikastetxean

Gaur, abenduak 20 ostirala, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu ikastetxean. Hainbat abesti eskeini dizkiegu biei eta eskutitzak jaso ostean mendi alderuntz abiatu dira. Hamaiketako goxoa prestatu digute guraso elkartekoek eta primeran pasa dugu.




Ikusi argazkiak