2018-12-03



Urriaren 18 eta 19an Sarrian izan ginen LHko ikasleak. Bertan hainbat ekintza egin genituen: altxorraren bila jolastu ginen, herria ezagutu genuen, errota eta ezti-museoa ere ikusi genituen,  Gorbeiako Parke Naturalean ere ibili ginen... Nahiz eta eguraldi ona ez egin, primeran pasa genuen!!!
Ea hurrengo urtean ere horrela pasatzen dugun!!

2018-10-03





ARROAKO IKASLEAK DONOSTIAKO ZINEMALDIAN



2018ko irailaren 25ean Arroako eskolako LHko ikasleak Donostiara joan ginen autobusez  Belodromoan Paddington2 ikustera. Asko gustatu zitzaigun pelikula eta goiza oso erraz eta  gustora pasa genuen. 

Ikusi ezazu pelikula, primeran pasako duzu! 

2018-06-29