EUSKARA EGUNA
Aurreko ostiralean ``NAZIOARTEKO EUSKARA EGUNA´´ ospatu genuen. Horretarako hainbat ekintza egin genituen. Ederki pasa genuen!!!. Argazkiak ikusteko klikatu bideoan.
Arantzazura irteera
Urriaren 7 eta 8an Arantzazura joan ginen LHko ikasleak gure tutoreekin. Bertan bi egun eder igaro genituen giro eta leku paregabean. Hainbat ekintza egin genituen eta asko ikasi genuen.
Dagoeneko datorren ikasturteko irteerarako gogo handiz gaude!
BARATZA
Baratza martxan jartzeko, aurreko ikasturtean Euskal Herriko hazien saretikan Diego etorri zen. Diegoren eta gurasoen laguntzarekin baratzako bankalak egin genituen.
Neguan, letxugak, baratxuria, ilarrak, eskarolak, jenjibrea, piper txorizeroa, porruak, kalabaza eta sendabelarrrak landatu genituen.
Udaberrien pepinoak,porruak,piperrak,tomatiak,artuak...landatu genituen.Udan guraso eta ikasleen artean taldeak sortu genituen eta txandaka etorri ginen baratza zaintzera. Lan asko egin eta gero uzta jaso dugu.
Garbiketa lanak ere egin ditugu baratzean eta laister hazi berriak landatuko ditugu.
Eskerrik asko guraso eta ikaslei baratza zaintzeagaitik!!!
LH5/6.mailakoak