2021-06-17

KURTSO BUKAERAKO ARGAZKI BILDUMA

Kurtsoan zehar ateratako argazkiekin bideo bat egin dugu. Ea gustatzen zaizuen!!



 

2021-06-15


FLOTAGARRITASUNA

HAUR HEZKUNTZAKO HAURRAK URAREKIN JOLASEAN IBILI DIRA FLOTAGARRITASUNA LANTZEN. HIPOTESIAK EGIN ETA GERO, EGIAZTATU. A ZE POZA ASMATZEN ZUTENEAN! EDERKI PASA DUTE!

 Sakatu argazki gainean gehiago ikusteko.



2021-06-11

 TOY SHOP

Landu dugun azkenengo gaia jostailuei buruzkoa izan da. Gaiari bukaera amateko eta ikasi duguna praktikan jartzeko antzerki bat egin dugu.





2021-06-10

 IRAKASLEEN BERTSOA

6.mailakoen azken ikasturtea izan denez, bertso bat prestatu dugu agur gisa. Ea gustoko duzuen!!

6.MAILAKOEN AGURRA


 THE STORY OF THE LITTLE MOLE

Azken txanpan animaliak lantzen aritu gara. Honekin lotuta ``The Story Of The Little Mole¨ antzeztu dugu. Ikusi nahi baduzue, bertan klikatu.




 BERTSO SAIOA

Astelehenean, 5.eta 6. mailakoek eskeinitako bertso saioaz gozatzeko aukera izan genuen.

Hemen duzue bertso saioaren bideoa zuek ere goza dezazuen. 

ZORIONAK LH5-6!! SEKULAKO LANA EGIN DUZUE!!TXAPELDUNAK ZARETE!!





2021-06-09

 

Arroa Beheko III. Ipuin Lehiaketa

Aurtengo ikasturtean ere Ezkaizto elkarteak aukera ederra eskaini die LHko gure ikasleei sormena landu eta, nahi izan duenak, ipuin bat aurkezteko. 

Parte hartu dutenen artean ondorengo ipuinak izan dira sarituak:

* LH 1-2 mailatako kategorian Leire Egañaren Dinosauro txikia galduta.

Maila honetan aipamen berezia jaso du Alex Arangurenen Txiki galdu egin da ipuinak.

* LH 3-4 mailetako kategorian June Garciarenaren Juneren liburu magikoa.

*LH 5-6 mailetako kategorian Alaitz  Urangaren Ametsen lurraldea.

Zorionak sarituei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei egindako lan bikanarengatik.

Jarraian dituzue ipuin guztiak zikloka:

LH 1. zikloa 

LH 2. zikloa

LH 3. zikloa