THE STORY OF THE LITTLE MOLE
Azken txanpan animaliak lantzen aritu gara. Honekin lotuta ``The Story Of The Little Mole¨ antzeztu dugu. Ikusi nahi baduzue, bertan klikatu.
Arroa Beheko III. Ipuin Lehiaketa
Aurtengo ikasturtean ere Ezkaizto elkarteak aukera ederra eskaini die LHko gure ikasleei sormena landu eta, nahi izan duenak, ipuin bat aurkezteko.
Parte hartu dutenen artean ondorengo ipuinak izan dira sarituak:
* LH 1-2 mailatako kategorian Leire Egañaren Dinosauro txikia galduta.
Maila honetan aipamen berezia jaso du Alex Arangurenen Txiki galdu egin da ipuinak.
* LH 3-4 mailetako kategorian June Garciarenaren Juneren liburu magikoa.
*LH 5-6 mailetako kategorian Alaitz Urangaren Ametsen lurraldea.
Zorionak sarituei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei egindako lan bikanarengatik.
Jarraian dituzue ipuin guztiak zikloka:
IRTEERA
OSTIRAL ARRATSALDEAN ESKOLATIK HURBIL DAGOEN ERREKARA JOAN GINEN. POLTSA HANDI BAT ERAMAN GENUEN BIDEAN ETA ERREKA INGURUAN BILATUTAKO ZABORRA JASOTZEKO ASMOZ. EGIA ESAN, ZIKINKERI DEXENTE AURKITU GENUEN. ONDOREN, GURE ESKOLAKO BIRZIKLATZEKO ONTZIETAN SARTU GENITUEN. OSO ARDURATSU ETA JATOR PORTATU ZIREN DENAK. ZORIONAK!!!
Maiatzak 17, LGTB fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna
LHko ikasleen artean egin genuen kartel polit hau eta astelehenean, maiatzak 17, eskolako sarreran itsatsi genuen. Gaiaren inguruko bideoak ikusi eta hainbat hausnarketa ere egin genituen egun horretan.
Zer pentsatua eman digu!
NAIZENA NAIZELA ONARTU!!!
DBHkoen bisita
Ostiralean, DBHkoen bisita izan genuen arratsaldean. Beraien bizipenak kontatu zizkiguten eta gure zalantzak argitu zituzten. Oso gustura egon ginen elkarrekin! Primeran pasa genuen! Azkenik, oroigarri bezala argazki batzuk atera genituen.
ST
Loreen proiektuari bukaera ezin hobea eman genion Itziar Etxeberriaren laguntzarekin, kolonia goxo-goxoak eginez! Arratsalde ikeragarri polita pasa genuen elkarrekin!!
Itziarrek azaldu zigun, lora bakoitzak esanahi ezberdin bat zuela eta egoera ezberdinetarako erabili genitzakeela. Batzuk maitasuna adierazteko erabiltzen dira, eta beste batzuk lasaigarriak dira!!
Ondoren pausuz-pausu kolonia egiten hasi ginen; lehenengo alkohola, gero esentziak, ondoren glizerina, ura eta kolorantea. Guztia ondo astindu eta gure koloniak sortu genituen!!
Zeinen ederki pasa genuen eta zenbat erakutsi zigun Itziarrek. Hemendik gure eskerrik beroena, berriro ere gure gelara etortzeagatik Itziar!!