3.zikloan, matematikako saioan, gorputz geometrikoak lantzen ibili garenez, eskulan batzuk egin ditugu lastoak erabiliz. Ze gustura ibili garen! https://photos.app.goo.gl/j71Q2815tuzesw6Q6
Gaur, Otsailak 4, Santa Ageda ospatu dugu eskolan. Goizean goiztik baserriz baserri hasi eta ondoren auzoan abestu ditugu koplak, eguraldia lagun izan dugularik. santa ageda argazkiak
Aurreko ostiralean, Urtarrilaren 18an, Lehen Hezkuntzako ikasleek Urola ibaiaren dokumentala ikusi eta bere egileei galderak egiteko aukera izan zuten.
Urriaren 18 eta 19an Sarrian izan ginen LHko ikasleak. Bertan hainbat ekintza egin genituen: altxorraren bila jolastu ginen, herria ezagutu genuen, errota eta ezti-museoa ere ikusi genituen, Gorbeiako Parke Naturalean ere ibili ginen... Nahiz eta eguraldi ona ez egin, primeran pasa genuen!!! Ea hurrengo urtean ere horrela pasatzen dugun!!