2017-04-27

2017ko INAUTERIAK

Inauterietan denok mozorrotu ginen: batzuk mexikarrez, besteak txinatarrez eta eskolako txikienak, afrikarrez. Festa frontoian ospatu zen.  Gela bakoitzak dantza bat egin zuen txandaka eta bukatzeko, dantza bat egin genuen elkarrekin. Argazki batzuk atera eta meriendatzera joan ginen. Meriendaren ondoren,  bost eta erdiak aldera,    jolasak egon ziren.

OSO ONDO PASATU GENUEN!

2017-03-29




2017ko otsailaren 3an goizeko bederatzietan Santa Ageda bezpera ospatzeko elkartu ginen. Hasieran baserriz-baserri ibili ginen eta auzoan amaitu genuen. Abesten gelditzen ginen lekuetan janaria eta dirua ematen ziguten. Sabela beterik itzuli ginen etxera edo jangelara. Gero, bazkaldu nahi ez!
Eguraldi ederra izan genuen, eguzkitsua, nahiz eta haize pittin bat ibili.
Bikain pasatu genuen!
Datorren urtean ere saiatuko gara errepikatzen.

2013-10-08

AG 21

Aurten jorratuko dugun gaia hauxe da: ELIKADURA JASANGARRIA. Motorrak berotzen hasteko gaiaren inguruko artikulu interesgarria: ARTIKULUA