2017-03-29




2017ko otsailaren 3an goizeko bederatzietan Santa Ageda bezpera ospatzeko elkartu ginen. Hasieran baserriz-baserri ibili ginen eta auzoan amaitu genuen. Abesten gelditzen ginen lekuetan janaria eta dirua ematen ziguten. Sabela beterik itzuli ginen etxera edo jangelara. Gero, bazkaldu nahi ez!
Eguraldi ederra izan genuen, eguzkitsua, nahiz eta haize pittin bat ibili.
Bikain pasatu genuen!
Datorren urtean ere saiatuko gara errepikatzen.

2013-10-08

AG 21

Aurten jorratuko dugun gaia hauxe da: ELIKADURA JASANGARRIA. Motorrak berotzen hasteko gaiaren inguruko artikulu interesgarria: ARTIKULUA

2013-05-07


GEURE WEB ORRIA ERE BADUGU!


Arroako eskolan badugu web orria. 

Poliki-poliki osatuz joango garen gune bat da. Bertan, atal desberdinak dituzu: ikasleen atala, gurasoena, irakasleena... Informazioa jaso edota argazkiak ikusteko aukera ederra izango duzu, dena geure egunerokotasunean oinarriturik.

Sar zaitez,  ea zer iruditzen zaizun!

 Helbidearen gainean klikatuz web orrian izango zara: www.arroa.eskolatxikiak.org