2012-12-17

OLENTZEROREN ETORRERA


 

OLENTZEROREN ETORRERA


  Datorren ostiralean, hilak 21, Olentzeroren etorrera ospatuko dugu, eta gure ohiturei jarraiki, denok baserritar jantzita etorriko gara ikastetxera. Goizeko ekimena izango denez, gogoratu jangelara doazen haurrak 14:00etarako jaso behar dituzuela, eta etxera doazenak, aldiz, 12:30ean.

Bide batez adierazi, urtarrilaren 7an hasiko direla klaseak. 

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

GURE ARTISTAK

GURE ARTISTAK

2012-11-19

GASTEIZERA IRTEERA

Urriaren 18an Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Gasteizera joan ginen, gurekin batera Oikia eskolako LH ikasleak etorri ziren. Hiri berdean, "Siervas de Jesus" kalean dagoen  Natur Zientzia museoa ikusi genuen: anbarra nola sortzen den, dinosaurio batzuen arrautza eta hezurrak, fosilak etab. ikusi genituen. Gero, hamaiketakoa Andre
Maria zuriaren Plazan jan genuen. Jarraian, denbora genuenez, Plaza Berrian, Dato kalean eta Txillida plazan ibili ginen. Bazkaritara, Lakua Bizkarran dagoen parkera joan ginen. Bertaraino hurbiltzeko tranbia hartu genuen. Tranbian estu, estu joan arren, merezi izan zuen: parkea txundigarria zen! Galeoi pirata itzela, tobogan altuak, tirolina luzea... zeuden. Gustura ibili ginen jolasean. 15:30ean Arroara bueltatzeko autobusa hartu genuen. Orduak azkar igaro ziren eta egun polita pasa genuen.

2012-11-15

2012-2013 ikasturtean, AG 21ean  ZARATA gaia landuko dugu. Behean egingo dugunaren berri eta zarataren inguruko informazioa daukazue.

2012-05-27

2012ko danborrada

Goiz oso polita igaro genuen danbor artean. Zuzendariei jarraituz doinu politak jo genituen. Hemen dituzue orduan ateratako zenbait argazki. Gozatu berauetaz!