2012-11-19

GASTEIZERA IRTEERA

Urriaren 18an Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Gasteizera joan ginen, gurekin batera Oikia eskolako LH ikasleak etorri ziren. Hiri berdean, "Siervas de Jesus" kalean dagoen  Natur Zientzia museoa ikusi genuen: anbarra nola sortzen den, dinosaurio batzuen arrautza eta hezurrak, fosilak etab. ikusi genituen. Gero, hamaiketakoa Andre
Maria zuriaren Plazan jan genuen. Jarraian, denbora genuenez, Plaza Berrian, Dato kalean eta Txillida plazan ibili ginen. Bazkaritara, Lakua Bizkarran dagoen parkera joan ginen. Bertaraino hurbiltzeko tranbia hartu genuen. Tranbian estu, estu joan arren, merezi izan zuen: parkea txundigarria zen! Galeoi pirata itzela, tobogan altuak, tirolina luzea... zeuden. Gustura ibili ginen jolasean. 15:30ean Arroara bueltatzeko autobusa hartu genuen. Orduak azkar igaro ziren eta egun polita pasa genuen.

2012-11-15

2012-2013 ikasturtean, AG 21ean  ZARATA gaia landuko dugu. Behean egingo dugunaren berri eta zarataren inguruko informazioa daukazue.

2012-05-27

2012ko danborrada

Goiz oso polita igaro genuen danbor artean. Zuzendariei jarraituz doinu politak jo genituen. Hemen dituzue orduan ateratako zenbait argazki. Gozatu berauetaz!

2011-12-23

Euskararen eguna

Abenduaren 2an ospatu genuen. Dantza asko egin genuen abesti hauekin:

Gora Euskara, Araban Bagare, Guk Euskaraz, Euskaraz Lehenik eta Euskal Herrian Euskaraz...

Herri kirolak ere egin genituen: lokotx biltzen, txingak, sokatira eta zaku karrera.

Ekitaldia bukatu ondoren merienda eman ziguten:

txokolatea eta ogia eta edateko yogurra.

Euskararen egun oso polita pasatu genuen!

DONOSTIARA IRTEERA

Urriaren 21 goizean Kutxa Espaziora joan ginen eta han tailer bat egin genuen; uraren gaia landu genuen esperimentuak eginez. Hau amaitutakoan Planetariumera joan ginen eta pelíkula bat ikusi genuen (planetei buruzkoa). Oso polita izan zen.

Ondoren, bazkaldu egin genuen bertako esperimentuekin jolas eginez eta gero, autobusa hartu eta txuri urdinera joan ginen patinatzera.

Jende asko erori eta ipurdiko minarekin joan zen etxera!

Egun ederra pasa genuen, errepikatu beharrekoa!!!