LITTLE MOLE
Pasa den astean, LH1/2koek ``Little Mole´´ antzerkia antzeztu zuten. Bertan duzue, antzerkia ikusteko aukera. ZORIONAK!!ARTISTA BATZUK ZARETE!!!
ARROA-BEHEKO IKASLE ETA BAIONAKO ZEZEN PLAZA ESKOLAKOEN ARTEKO
HARREMANTZEA
Aurtengo ikasturtean gure eskola Baionako
“Zezen plaza” eskolarekin harremanetan egon gara. Gure lehen zikloko eta
Baionako 5 urteko ikasleak elkarrekin lanak eta bideo txikiak partekatu ditugu.
Hasieran nor da nor? Bidali genien ,argazkia
eta pistak guk idatzita beraiek asmatzeko zein ginen. Eta beraiek beraien
argazkia guk ezagutzeko eta asmatzeko. Bideo txiki batzuk ere bidali zizkiguten
bere aurkezpenarekin. Ondoren guk Arrua ezagutzeko argazki batzuk bidali
dizkiegu. Hurrengo kurtsorako
gonbidapena bidali diegu. Ea elkartzen
garen !!!
Kurtsoan zehar Baionako ikasleekin egindako lanak ikusi nahi badituzue klikatu ondorengo argazkian.
ARROA BEHEKO IV. IPUIN LEHIAKETA
Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatua eta Arroa Beheko eskolaren partaidetzarekin, apirilaren 7an egin zen IV. ipuin lehiaketako sari banaketa auzoko plazan. Giro paregabean ospatu zen ekitaldia, ilusio eta emozio handiarekin.
Partaidetza bikaina izan da aurtengoa ere eta lan oso politak aurkeztu dira. Ondorengo hauek izan dira sarituak:
* LH 1-2 mailatako kategorian Inar Arrizabalagaren Koxmeren arkatz magikoa.
Maila honetan aipamen berezia jaso du Irati Iribarren Pitxiren abentura ipuinak.
* LH 3-4 mailetako kategorian June Garciarenaren Txori magikoa.
Maila honetan aipamen berezia jaso du Enaitz Ruizen Espazioko robota ipuinak.
*LH 5-6 mailetako kategorian Nahia Perezen Hauts berdea.
Maila honetan aipamen berezia jaso du Julen Doñelfaren Ametsetan galduta ipuinak.
Eskerrik asko partaide guztiei!
Jarraian, zikloka sailkatuta, ipuin guztiak dituzue. Gozatu irakurketarekin!
ANA JAKA
Pasa den ostiralean, Ana Jaka idazlea gure eskolara etorri zen guk irakurri ditugun liburuetaz hitz egitera. Lh1-2.mailakoek Marimatraka liburua eta lh3/4.mailakoek Marimutila naiz eta zer? irakurri dute. Ikasleek hainbat galdera prestatu zituzten eta Anak gustora erantzun zituen. Bukaeran, Anak ikasle bakoitzari liburua sinatu eta eskeini zien. Tarte polita igaro genuen.ESKERRIK ASKO ANA!!!
INGELESEKO BARNETEGIA
Aurreko astean, LH5/6.mailakoak Urnietako Ingeles barnetegira joan ziren. Bertan, irakasle natiboen laguntzaz ingelesa praktikatu eta ikasteko aukera izan zuten. Beraientzako sekulako esperientzia izan zen eta ederki pasa zuten. Argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu argazkiaren gainean.
SUKALDARITZA SAIOA ESKOLAN
Abenduaren 3an Manuel Doñelfa sukaldariak goiz interesgarri bat eskaini zigun eskolan.
9etan LH 1-2. mailako ikasleekin hasi zen saioa eta, giro ederrean, Gabonetako opil goxoak egin zituzten. Egin eta dastatu egia esan!
Ondoren, 5. eta 6. mailako ikasleek "burritoak" egin zituzten. Piper, tipula eta oilaskoz beteak, goxo-goxoa!
Eta, goiza amaitzerako, LH 2. zikloko ikasleek era "burritoak" egin zituzten. Egia esan, sukaldean aritzeko trikimailu eta hainbat informazio eskuratu zuten gure ikasleek.
Primerako goiza izan genuen!
Irudian klikatuz saioko argazkiak ikus ditzakezue.