2022-01-09

SUKALDARITZA ZIENTZIA DA



 SUKALDARITZA SAIOA ESKOLAN


Abenduaren 3an Manuel Doñelfa sukaldariak goiz interesgarri bat eskaini zigun eskolan.

9etan LH 1-2. mailako ikasleekin hasi zen saioa eta, giro ederrean, Gabonetako opil goxoak egin zituzten. Egin eta dastatu egia esan!

Ondoren, 5. eta 6. mailako ikasleek "burritoak" egin zituzten. Piper, tipula eta oilaskoz beteak, goxo-goxoa!

Eta, goiza amaitzerako,  LH 2. zikloko ikasleek era "burritoak" egin zituzten. Egia esan, sukaldean aritzeko trikimailu eta hainbat informazio eskuratu zuten gure ikasleek.

Primerako goiza izan genuen!

Irudian klikatuz saioko argazkiak ikus ditzakezue.



ESKERRIK ASKO, MANUEL!













No hay comentarios: