2021-12-22



 OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Gaurkoan, Olentzero eta Mari Domingi gure eskolara etorri dira. Beraiekin hitz egin, kanta batzuk abestu eta eskutitza emateko aukera izan dugu. Ederki pasa dugu. Gaurko ekitaldia ikusi nahi baduzue klikatu bideoaren gainean.

JAI ZORIONTSUAK PASA ETA URTE BERRI ON !!!




2021-12-20

 THE CAT SAT ON THE MAT

HH 4-5 urtekoekin The cat sat on the mat gaia landu dugu. Honen bidez, animaliak ikasteko aukera izan dugu. Gaiari amaiera emateko antzerki bat egin dugu. Zoragarri egin duzue!!ZORIONAK!!



2021-12-13

 EUSKARA EGUNA

Aurreko ostiralean ``NAZIOARTEKO EUSKARA EGUNA´´ ospatu genuen. Horretarako hainbat ekintza egin genituen. Ederki pasa genuen!!!. Argazkiak ikusteko klikatu bideoan.




LHkoen irteera

 

Arantzazura irteera


Urriaren 7 eta 8an Arantzazura joan ginen LHko ikasleak gure tutoreekin. Bertan bi egun eder igaro genituen giro eta leku paregabean.  Hainbat ekintza egin genituen eta asko ikasi genuen.

Dagoeneko datorren ikasturteko irteerarako gogo handiz gaude! 





2021-12-12


SAGAR BIZKOTXOA


Joan den ostiralean, 4 eta 5 urteko haurrek sagar bizkotxo goxo bat prestatu zuten. Arratsaldean, 2 eta 3 urteko haurrekin batera, dastatu zuten.

 ON EGINNNN!!!






2021-12-09

 THREE BILLY GOATS

LH1 eta LH2 koek ``Three Billy Goats´´ antzerkia antzeztu dute. Lan bikaina egin duzue!!ZORIONAK!! Antzerkia ikusteko klikatu bideoan.