2023-06-21

 6.MAILAKOEN AGURRA

Gaur, 6.mailakoei agur bero bat eskeine diegu bertso bat abestuz. Bertan duzue bertsoa.

ONDO PASA OPORRAK ETA GOZATU ETAPA BERRIAZ!!




Gure eskolako gazteak

hemen gaude azken egunez

zuei agur esateko

gure asmorik onenez

zenbat urte elkarrekin

beti aurrera eginez

onean zein txarrean

elkar babestuaz zinez

denon bihotzak beteta

milaka oroitzapenez

baina heldu da garaia

agur esateko berez

ibilbide berri hontan

jarraitu aurrera pozez

besarkada ta muxu bat

irakasle denon partez                    

                                                           -Doinua: Habanera (X.Lete)




2023-06-20

 GAILETAK EGITEN

Atzo, HHko haur guztien artean, txokolatezko gailetak egin zituzten. Goxo-goxoak atera ziren!!!.






2023-06-19

 IPUIN KONTAKETA

Gaur goizean, Ane etorri da HHra ipuin magiko bat kontatzera. Haurrak aho zabalik gelditu dira ipuin magikoarekin. ZORAGARRI PASA DUGU!!ESKERRIK ASKO ANE!!




2023-06-16

 TOY SHOP

HH4/5 urtekoekin landu dugun azkenengo gaia jostailuen inguruan izan da. Gaiari bukaera emateko jostailu denda bat eraiki dugu eta antzerki txiki bat egin dugu.



  PATATA TORTILA

Gaur LH1/2.mailakoak tortila patata egin dute. ZE GOXOA ATERA ZAIZUEN!!!

Klikatu argazkian argazkiak ikusteko



2023-06-14

 IKASTURTE BUKAERAKO ANTZERKIA

Atzo goizean, 5. eta 6.mailako ikasleek Alaitz Olaizolaren ``Autobusaren Zain´´ obra moldatua antzeztu ziguten. Oso lan ederra egin zenuten!!ZORIONAK!!

Jarraian, ikasturte osoan ateratako argazkien muntaia ikusi genuen.Eguna ondo bukatzeko hamaiketako goxo bat jan genuen. Bertan duzue antzerkia eta argazkiak ikusteko aukera.








2023-05-26

ALDIZKARI DIGITALA 

2.ebaluaketako 2.gaia Emakume Zientzialariak izan zen. LH ko ikasle guztien artean aldizkari digital bat sortu genuen. Bertan duzue aldizkaria ikusteko aukera. LAN BIKAINA EGIN DUZUE!!!ZORIONAK!!



2023-05-23

IPUIN KONTAKETA 

Pasa den astean, Mayarrek ipuin bat kontatu zien HH koei. Txikitxoek asko goxatu zuten ipuinarekin.

Oso ondo Mayar!!





2023-03-03

 IPUIN KONTAKETA

Aste hontan 3. mailako Unai eta Inar HHkoen gelan egon dira ipuina kontzatzen. Txikitxoek asko goxatu dute ipuin kontaketarekin.



2023-01-16

 IPUIN KONTAKETA

Pasa den astean, LH3ko ikasleak Haur Hezkuntzakoengana hurbildu ziren ipuina kontatzera. Txikiek asko gozatu zuten ipuinak entzuten. Bertan duzue ikusteko aukera.



2023-01-11

 ABARAXKA

Ikasturte hontan Abaraxkara egin genuen irteera.Ekintza desberdinak egin genituen eta primeran pasatu genuen. Argazkiak ikusteko klikatu argazkian.