2022-12-16

 LITTLE MOLE

Pasa den astean, LH1/2koek ``Little Mole´´ antzerkia antzeztu zuten. Bertan duzue, antzerkia ikusteko aukera. ZORIONAK!!ARTISTA BATZUK ZARETE!!!



 IPUIN KONTALARIA

Asteartean, LH1/2 eta LH3/4ko ikasleak, Zestoako liburutegira joan ziren ,Lur Korta ipuin kontalariaren eskutik kontatutako ipuinetaz gozatzera.



 LH3/4KOAK IPUINAK KONTATZEN

Pasa den astean, LH3/4.mailako, Leire, Maider eta Jarek HHkoei ipuin batzuk irakurri zizkieten. Bertan duzue ikusteko aukera.




2022-11-29

 INGELESEKO ANTZERKIA

Atzo, Chamaleon Theatre-ren eskutik, bi antzerki ikusteko aukera izan genuen.

HH eta LH1/2koek ``Perfect Pirate´´ antzezlana ikusi zuten. LH3/4/5/6koek berriz, 

 Dead Man´s antzezlana ikusi zuten. Bertan dituzue argazki batzuk.




2022-11-25

 LH3/4koak HHn IPUINA KONTATZEN

Asteazken goizean, LH3/4.mailako Mikel eta Nahia HH 4/5 urtekoei ipuin bat kontatu zieten.Lan ederra egin zenuten!! ZORIONAK MIKEL ETA NAHIA!!!

Bideoa ikusi nahi baduzue klikatu argazkian.






2022-11-11

 KONTSUMOBIDE TAILERRAK

Aurreko astean, Kontsumobide Prestakuntza zentrokoak etorri ziren, Dieta Orekatua eta Zaborretako Materialen inguruko tailerra eskeintzera. Argazkiak ikusteko klikatu iudiaren gainean.



2022-06-23

 

ARROA-BEHEKO IKASLE  ETA BAIONAKO ZEZEN PLAZA ESKOLAKOEN ARTEKO HARREMANTZEA

Aurtengo ikasturtean gure eskola Baionako “Zezen plaza” eskolarekin harremanetan egon gara. Gure lehen zikloko eta Baionako 5 urteko ikasleak elkarrekin lanak eta bideo txikiak partekatu ditugu.

Hasieran nor da nor? Bidali genien ,argazkia eta pistak guk idatzita beraiek asmatzeko zein ginen. Eta beraiek beraien argazkia guk ezagutzeko eta asmatzeko. Bideo txiki batzuk ere bidali zizkiguten bere aurkezpenarekin. Ondoren guk Arrua ezagutzeko argazki batzuk bidali dizkiegu.  Hurrengo kurtsorako gonbidapena bidali diegu. Ea  elkartzen garen !!!


Kurtsoan zehar Baionako ikasleekin egindako lanak ikusi nahi badituzue klikatu ondorengo argazkian.




2022-06-21

6.MAILAKO IKASLEEN AGURRA 

6.Mailakoei agurra emateko irakasleok abesti bat prestatu dugu. Bertan duzue abestu dugun kanta. ONDO PASA OPORRETAN ETA ZORTE ON ETAPA BERRI HONTAN!!!








 OLINPIADAK

Gaur goizean, ikasturteari amaiera emateko Olinpiadak ospàtu ditugu eskolako patioan. Zoragarri pasatu dugu. Argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu ondorengo irudian. ONDO PASA OPORRETAN!!!



2022-06-17

 ANTZERKIA

Gaur goizean, LH3/4. mailakoek ``Fermin Lan Baten Bila´´ antzezlana antzeztu dute. Antzezlana ikusi nahi baduzue klikatu ondorengo bideoan.




 IKASTURTE BUKAERAKO ARGAZKI MUNTAIA

Bertan duzue gaur eskolan ikusi dugun argazki muntaia.







2022-06-15

BERTSO JAIALDIA

Pasa den ostiralean, LH5-6.mailako ikasleek bertso saio bat eskeini ziguten. Ikasleek, urtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten.  Bertso emanaldia ikusi nahi baduzue klikatu ondorengo bideoan. ZORIONAK LAN BIKAINA EGIN ZENUTEN!!!






2022-05-25

 UZTAPIDE

        Pasa den astean Uztapideren omenaldia zela eta Pako Aristik idatzitako liburuko pasarte batzuk irakurri genituen. Horretaz gain, ikasleek  Uztapideri buruzko informazioa ekarri zuten etxetik. Bildutako informazioarekin hiru hormairudi egin ditugu.







2022-04-28

FROM HEAD TO TOE

Gai hontan HH4-5 urtekoekin ipuin baten bitartez animaliak eta hauen gorputz atalak landu ditugu. Gai bukaeran antzerki bat egin dugu. Bertan daukazue antzerkia ikusteko bideoa.



 

2022-04-11

ARROA BEHEKO IV. IPUIN LEHIAKETA

 ARROA BEHEKO IV. IPUIN LEHIAKETA


   Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatua eta Arroa Beheko eskolaren partaidetzarekin, apirilaren 7an egin zen IV. ipuin lehiaketako sari banaketa auzoko plazan. Giro paregabean ospatu zen ekitaldia, ilusio eta emozio handiarekin.

Partaidetza bikaina izan da aurtengoa ere eta lan oso politak aurkeztu dira. Ondorengo hauek izan dira sarituak:

* LH 1-2 mailatako kategorian Inar Arrizabalagaren  Koxmeren arkatz magikoa.

Maila honetan aipamen berezia jaso du Irati Iribarren Pitxiren abentura ipuinak.

* LH 3-4 mailetako kategorian June Garciarenaren Txori magikoa.

Maila honetan aipamen berezia jaso du Enaitz Ruizen Espazioko robota ipuinak.

*LH 5-6 mailetako kategorian Nahia Perezen Hauts berdea.

Maila honetan aipamen berezia jaso du Julen Doñelfaren Ametsetan galduta ipuinak.

Eskerrik asko partaide guztiei!


Jarraian, zikloka sailkatuta, ipuin guztiak dituzue. Gozatu irakurketarekin!

LH 1. ZIKLOA

LH 2. ZIKLOA

LH 3. ZIKLOA

LH 3. ZIKLOA JARRAIPENA



2022-04-08

 ANA JAKA

         Pasa den ostiralean, Ana Jaka idazlea gure eskolara etorri zen guk irakurri ditugun liburuetaz hitz egitera. Lh1-2.mailakoek Marimatraka liburua  eta lh3/4.mailakoek Marimutila naiz eta zer? irakurri dute. Ikasleek hainbat galdera prestatu zituzten eta Anak gustora erantzun zituen. Bukaeran, Anak ikasle bakoitzari liburua sinatu eta eskeini zien. Tarte polita igaro genuen.ESKERRIK ASKO ANA!!!





2022-03-29

 THE MUSICIAN OF BREMEN

Gai honetan ``THE MUSICIAN OF BREMEN´´ antzerkia landu dugu. Antzerkia ikusi nahi baduzue klikatu ondorengo bideoan.




2022-03-02

 INAUTERIAK

Aurten, inauteri eguna  eskolako patioan ospatu genuen. Ikasleek, kanta desberdinak landu eta dantzatu zituzten. ZORAGARRI PASA GENUEN!!!Argazkiak ikusteko klikatu bideoan.


 

2022-02-07

 SANTA AGEDA

Pasa den ostiralean, Santa Ageda bezpera eguna ospatzeko auzoko plazara atera ginen. Aurten ere, gaur egungo  egoera berezia dela eta ezin izan genuen baserriz baserri  joan baina hala ere, ederki pasa genuen. Jarraian, egun hortan ateratako argazkiak ikusi ahalko dituzue.





2022-01-25


 INGELESEKO BARNETEGIA

Aurreko astean, LH5/6.mailakoak Urnietako Ingeles barnetegira joan ziren. Bertan, irakasle natiboen laguntzaz ingelesa praktikatu eta ikasteko aukera izan zuten. Beraientzako sekulako esperientzia izan zen  eta ederki pasa zuten. Argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu argazkiaren gainean.


2022-01-21

 DANBORRADA

Aurten ere, bizi dugun egoera berezi honek, ez digu  kalera atera eta zuekin danborradaz gozatzen utzi. Hala ere, eskolan gogo eta ilusio handiarekin ospatu dugu. Jarraian, danborradako argazkiekin egindako bideo bat duzue.



2022-01-09

SUKALDARITZA ZIENTZIA DA



 SUKALDARITZA SAIOA ESKOLAN


Abenduaren 3an Manuel Doñelfa sukaldariak goiz interesgarri bat eskaini zigun eskolan.

9etan LH 1-2. mailako ikasleekin hasi zen saioa eta, giro ederrean, Gabonetako opil goxoak egin zituzten. Egin eta dastatu egia esan!

Ondoren, 5. eta 6. mailako ikasleek "burritoak" egin zituzten. Piper, tipula eta oilaskoz beteak, goxo-goxoa!

Eta, goiza amaitzerako,  LH 2. zikloko ikasleek era "burritoak" egin zituzten. Egia esan, sukaldean aritzeko trikimailu eta hainbat informazio eskuratu zuten gure ikasleek.

Primerako goiza izan genuen!

Irudian klikatuz saioko argazkiak ikus ditzakezue.



ESKERRIK ASKO, MANUEL!