2021-03-10

 DINOSAUROAK PROIEKTUA

Proiektu honen barruan  jarduera desberdinak egin ditugu.

* Gatz-orea: gatza, irina eta ura nahastuz orea egin zuten. Jarraian, dinosauruen hezurrak, burezurrak, oinatzak, fosilak... egin zituzten. Gero, utzi egun batzuk gogortzen, eta listo! Oso gustura aritu ziren forma desberdinak egiten.

Sakatu argazkian gehiago ikusteko

*Dinosauroen arrautzak: gatza, irina, ura, hondarra eta kafe      hondarrak erabiliz orea egin eta barruan dinosauru txikiak sartu. Ilusio handiz ireki zituzten arrautzak!

Klikatu argazkian bideoa ikusteko

*Indusketa paleontologikoa:  gunea prestatu ondoren, taldeak egin eta gure paleontologo bikainak lanean gogor aritu ziren. Fosilak, hezurrak, dinosauroen arrautzak eta abar aurkitu zituzten. PRIMERAN pasa zuten!!!


*Dinosauroen basoa: denon artean gure dinosauroentzat baso eder bat egin genien.
Argazki gainean klikatu argazki gehiago ikusteko.

*Sumendia: material desberdinak erabiliz (periodiko papera, birziklatutako paper zuria, komuneko papera, kartoia eta irinakin  egindako kola) sumendia egin zuten. Lehortu ondoren, haur hezkuntzako 2,3,4 eta 5 urteko ikasleek margotu zuten.

Argazkian klikatu argazki gehiago ikusteko.

Eta.....Sumendia piztu zen...


*Dinosauruen gailetak: 4 eta 5 urteko ikasleek gurinezko gaileta goxoak egin zituzten. Oso ondo pasa zuten prestatzen eta... gusturago jaten!!!

No hay comentarios: