2013-03-21

IDAZLEA ESKOLAN


Yolanda Arrietaren bisita eskolan

Otsailaren 19an Yolanda Arrieta gure eskolan izan genuen. Galdera asko egin genizkion eta berak, “maleta magikotik ipuin batzuk atera eta irakurri zizkigun. Bisita baino lehen, berak idatzitako liburu batzuk irakurri genituen gelan:
HH 5 urtekoek, “Astebeteko kontuak”,
LH 1. eta 2. mailakoek “Oinutsik jauregian”,
LH 3. eta 4. mailakoek “7 pertsonai istorio bila”,
LH 5. eta 6. mailakoek “Nitaz ahaztu dira”.
Arratsalde oso atsegina pasatu genuen elkarrekin.
Hurrengora arte, Yolanda!

No hay comentarios: