2011-12-23
Euskararen eguna
Abenduaren 2an ospatu genuen. Dantza asko egin genuen abesti hauekin:
Gora Euskara, Araban Bagare, Guk Euskaraz, Euskaraz Lehenik eta Euskal Herrian Euskaraz...
Herri kirolak ere egin genituen: lokotx biltzen, txingak, sokatira eta zaku karrera.
Ekitaldia bukatu ondoren merienda eman ziguten:
txokolatea eta ogia eta edateko yogurra.
Euskararen egun oso polita pasatu genuen!
DONOSTIARA IRTEERA
Urriaren 21 goizean Kutxa Espaziora joan ginen eta han tailer bat egin genuen; uraren gaia landu genuen esperimentuak eginez. Hau amaitutakoan Planetariumera joan ginen eta pelíkula bat ikusi genuen (planetei buruzkoa). Oso polita izan zen.
Ondoren, bazkaldu egin genuen bertako esperimentuekin jolas eginez eta gero, autobusa hartu eta txuri urdinera joan ginen patinatzera.
Jende asko erori eta ipurdiko minarekin joan zen etxera!
Egun ederra pasa genuen, errepikatu beharrekoa!!!
2011-11-30
2011-11-28
BIKOTEKA IRAKURTZEN
Leemos en pareja from eli on Vimeo.
Bioaniztasuna
Aurten, iazko lanarekin jarraitzeko, BIODIBERTSITATEA gaia landuko dugu: zer da?, bere osagaiak, duen garrantzia, mehatxuak, babesa eta gure herriko biodibertsitatearen azterketa.Guzti horretarako, pauso hauek jarraituko ditugu:
- IKASI: aurkezpena eta fitxa landu.
- IKUSI: herriko azterketa gauzatu. ibaia eta ibai-basoa
- PENTSATU: ondorioak eta proposamenak.
- HITZ EGIN: proposamenak UDALARI aurkeztu.
2011-01-16
-
IPUIN KONTAKETA Gaur goizean, Ane etorri da HHra ipuin magiko bat kontatzera. Haurrak aho zabalik gelditu dira ipuin magikoarekin. ZORAGARR...
-
6.MAILAKOEN AGURRA Gaur, 6.mailakoei agur bero bat eskeine diegu bertso bat abestuz. Bertan duzue bertsoa. ONDO PASA OPORRAK ETA GOZATU ET...
-
HHkoen topaketa Arroa Behean Azaroak 9 an Oikia, Aizarna eta Arroako Haur Hezkuntzako ikasleak elkartu ziren Arroa Behean, gutxi go...