2022-06-21

 OLINPIADAK

Gaur goizean, ikasturteari amaiera emateko Olinpiadak ospàtu ditugu eskolako patioan. Zoragarri pasatu dugu. Argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu ondorengo irudian. ONDO PASA OPORRETAN!!!



2022-06-17

 ANTZERKIA

Gaur goizean, LH3/4. mailakoek ``Fermin Lan Baten Bila´´ antzezlana antzeztu dute. Antzezlana ikusi nahi baduzue klikatu ondorengo bideoan.




 IKASTURTE BUKAERAKO ARGAZKI MUNTAIA

Bertan duzue gaur eskolan ikusi dugun argazki muntaia.







2022-06-15

BERTSO JAIALDIA

Pasa den ostiralean, LH5-6.mailako ikasleek bertso saio bat eskeini ziguten. Ikasleek, urtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten.  Bertso emanaldia ikusi nahi baduzue klikatu ondorengo bideoan. ZORIONAK LAN BIKAINA EGIN ZENUTEN!!!






2022-05-25

 UZTAPIDE

        Pasa den astean Uztapideren omenaldia zela eta Pako Aristik idatzitako liburuko pasarte batzuk irakurri genituen. Horretaz gain, ikasleek  Uztapideri buruzko informazioa ekarri zuten etxetik. Bildutako informazioarekin hiru hormairudi egin ditugu.







2022-04-28

FROM HEAD TO TOE

Gai hontan HH4-5 urtekoekin ipuin baten bitartez animaliak eta hauen gorputz atalak landu ditugu. Gai bukaeran antzerki bat egin dugu. Bertan daukazue antzerkia ikusteko bideoa.



 

2022-04-11

ARROA BEHEKO IV. IPUIN LEHIAKETA

 ARROA BEHEKO IV. IPUIN LEHIAKETA


   Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatua eta Arroa Beheko eskolaren partaidetzarekin, apirilaren 7an egin zen IV. ipuin lehiaketako sari banaketa auzoko plazan. Giro paregabean ospatu zen ekitaldia, ilusio eta emozio handiarekin.

Partaidetza bikaina izan da aurtengoa ere eta lan oso politak aurkeztu dira. Ondorengo hauek izan dira sarituak:

* LH 1-2 mailatako kategorian Inar Arrizabalagaren  Koxmeren arkatz magikoa.

Maila honetan aipamen berezia jaso du Irati Iribarren Pitxiren abentura ipuinak.

* LH 3-4 mailetako kategorian June Garciarenaren Txori magikoa.

Maila honetan aipamen berezia jaso du Enaitz Ruizen Espazioko robota ipuinak.

*LH 5-6 mailetako kategorian Nahia Perezen Hauts berdea.

Maila honetan aipamen berezia jaso du Julen Doñelfaren Ametsetan galduta ipuinak.

Eskerrik asko partaide guztiei!


Jarraian, zikloka sailkatuta, ipuin guztiak dituzue. Gozatu irakurketarekin!

LH 1. ZIKLOA

LH 2. ZIKLOA

LH 3. ZIKLOA

LH 3. ZIKLOA JARRAIPENA